|
Hizkuntzen Portfolio Elektronikoa |
|
|
|
2006-(e)ko Mayren 24-(e)an |
|
Hizkuntzen Portfolioa Europako Kontseiluaren ekimena da. Papereko argitalpenaren ondoren bertsio elektronikoa datorkigu orain.
Hizkuntzen Portfolio Europarra ikaslearen kaiera moduko bat da. Horren jabeak bertan jasoko ditu ikasi dituen edo une horretan ikasten ari den hizkuntzen gaineko datuak eta gogoetak. Europar guztiei dago zuzendua eta hezkuntza-etapa guztiak ditu gogoan. Hiru atal ditu Portfolioak: a) Hizkuntzen pasaportea; b) Hizkuntza-biografia, eta c) Dosierra. Ikus hemen argibide gehiago. Euskaraz hainbat Portfolio ditugu eskura: Portfolio elektronikoak momentuz ingelesez eta frantsesez baino ez dira garatu (ikus hemen). Euskaraz eskuragarri noiz izango dugun ez badakigu ere, espero izatekoa da larregi ez luzatzea. Portfolioak hizkuntzen didaktikan du jatorria, ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoan hain zuzen. Etorkizuneko erabilera, berriz, Europass delakoan du: Europako edozein herritan nork bere ezagutzak eta gaitasunak errez eta modu ulergarrian aurkeztu ahal izateko egitasmoa. Europass-ek bost dokumentu ditu: - Curriculum vitae europass (IVAP-HAEEk itzuli zuen duela urte batzuk hemen)
- Portfolioaren pasaportea (on-line bete daiteke hainbat hizkuntzatan eta gero xml moldeko fitxategi batera ekarri)
- Maila ertaineko Agiriaren Europass Eranskina
- Goi-mailako Agiriaren Europass Eranskina
Inork ez dio artikulu honi iruzkinik egin. |