|
Sarean berri
|
|
Osteguna, 2006(e)ko apirila(r)en 27-(e)an 08:40etan |
|
Blogak izan omen dira euskaldunok garaiz harrapatu dugun lehenbiziko erronka komunikatiboa. Euskaltegietan ere horretan daude sinetsirik. Gaur egun molde eta gai guztietako blogak irakur ditzakegu euskaraz. Erakundeen nahiz enpresen blogak dira han eta hemen, era guztietako elkarteek sortu dituzte eurenak, gero eta pertsona gehiagok du bloga bere intereseko gaiak jorratzeko, irakaskuntzan ere indar handiz sartu da fenomeno hau. Eta euskaltegien munduan? Bada, hor ere gero eta gehiago topatzen ditugu sarean zehar. Hona hemen esaten ari garenaren adibide batzuk: - Berbet@n: Galdakaoko Udal Euskaltegiaren bloga
- Xabiren bloga :Santurtziko Udal Euskaltegiko beste irakasle batena
- Zertzeladak : Leioako Udal Euskaltegiko irakasle baten bloga
- Zahar-berri : Arrasateko AED, Erdu-AEK eta Udal Euskaltegiak bultzatutako egitasmoa
Amaierarako utzi dugu AEKko irakasle batek abian jarritako egitasmoa: karrajua.org. Gune honek blogaz gain beste hainbat aukera ere eskaintzen du, ondokoak, besteak beste: - Metabloga: albiste nahiz hezkuntza-alorrekoa
- Foroak: didaktikaz nahiz euskaltegiez eztabaidatzeko, edo bestela zalantzak eta galderak planteatzeko
- Irakasleentzako erabilgarri suerta daitekeen dokumentazioa
|
Eta zein da horren helburua? EITBren ...
Oso interesgarria