|
eLearning Papers aldizkari elektronikoa |
|
|
|
2006-(e)ko Decemberren 04-(e)an |
|
Sortu berri da eLearning Papers aldizkari elektronikoa elearningeuropa.info gunearen ekimenez.
2002an sortu zen elearningeuropa.info gunea Europako Kontseiluaren ekimenez. Helburua argia zen: teknologia eta multimedia bidezko hezkuntza eta prestakuntza bultzatzea. Urte hauetan kalitateko hezkuntza-edukiak sustatu ditu eta baita teknologia berrien erabilerari buruzko eztabaida eta irakasleen arteko elkarlana ere. Hezkuntza-atari honen azken ekimena eLearning Papers deritzon aldizkari elektronikoa da. Diotenez, Europan eLearning-aren gaineko informazio-trukeari dimentsio berria ekarri nahi dio aldizkariak. Bertan argitara emango diren artikuluak lau interesgune nagusiren inguruan taxutuko dira: eskola-komunitatea, goi mailako hezkuntza, prestakuntza eta enplegua eta ikaskuntza eta gizartea. Aldizkaria bi hilabeterik behin argitaratuko da. Hona hemen lehen aleak dakartzan artikuluak: - Kussai Shahin, Cristina Cogoi, Daniele Sangiorgi: mGBL - mobile Game-Based Learning: perspectives and usage in learning and career guidance topics
- Sharon Monti Bonafede, Felix San Vicente, Vanio Preti: Characteristics and Capacity of e-learning platforms for learning languages (Summer 2006)
- Ian Roffe: E-learning Development and Exchange: practical lessons from developing e-language tools for support in lesser-used European languages
- Tapio Varis:eLearning and higher education
- Jean Johnson, Jonny Dyer: User-defined content in a constructivist learning environment
Inork ez dio artikulu honi iruzkinik egin. |