|
Interneten informazioa eta komunikazioa kudeatzeko modu ezberdinak daude, puntakoenak nahiko sistema automatizatuak dira eta asko, doanekoak. CMS esaten zaie sistema horiei: Content Management System. Sistema horien bidez sortutako web guneak mota askotakoak izan daitezke: atariak, blogak, foroak, merkataritza elektronikorako guneak, argazki-galeriak eta, nola ez, ikasteko ingurune birtualak edo plataforma telematikoak. Helburuak ezberdinak izanda ere, ezaugarri komun batzuk dituzte denek. Batetik, erabiltzaile-motaren araberako sarbidea dute eta horretan oinarrituta ezartzen da zeinek egin dezakeen zer gunean dagoen edukiarekin: nork ahal duen edukia igo, nork aldatu edo argitaratu, nork irakurri... Beste aldetik, gunearen kudeaketa Interneterako konexioa duen edozein ordenagailutatik egin daiteke nabigatzailea ez beste ezer erabiliz eta, gehienetan, ez da oso konplexua izaten, lortzen dituen emaitzak kontuan hartuta, jakina. Azkenik, CMS asko sofware askearen filosofiaren barruan sortu dira eta, beraz, doan eskura daitezke eta produktu horien garapenean jende asko ari da parte hartzen, bertsio berriak eta hobeak etengabe atereaz. Euskarazko interfazea ere erabilgarri dago CMS batzuetan. Hona hemen horietako batzuk: - Atariak kudeatzeko: Mambo
- Plataforma telematikoak: Moodle
Informazio asko dago sarean CMS-en inguruan. Hona hemen pare bat lotura:
|
Eta zein da horren helburua? EITBren ...
Oso interesgarria