|
Santurtziko Udal Euskaltegiak Euskara irakaslearen Didakteka izeneko proiektua jarri du abian.
Didaktekaren helburu nagusia euskara-irakasleen esku era guztietako materialak uztea da, teoria eta hausnarketa uztartuz hezkuntza-praktika mesedetzeko asmoz. Horretarako, euskara irakatsi eta ikasteko tresnak, baliabideak eta dokumentazioa era sistematikoan eta kolaboratiboan bildu eta sailkatu nahi ditugu. Didakteka proiektu irekia da eta parte hartu nahi duten guztiei zabalik dago, dagoeneko eskura dauden artikuluak aberastuz eta beste dokumentu batzuk sortuz. Proiektua gauzatzeko MediaWiki softwarea erabili dugu, lankidetza eta idazketa kolektiboa sustatzeko. Didaktekaren eduki guztiak Creative Commons-en baimen baten mende daude. Teknologia berriek euskararen irakaskuntzari egin ahal dioten ekarpenez ere hainbat baliabide dira, didaktika-hiztegia eta dokumentaziorako atal garrantzitsua ahaztu gabe. Didaktekak, une honetan, 110 bat dokumentu ditu, baina guztion laguntzarekin gero eta gehiago izango dira.
Anima zaitez eta lagun iezaguzu Didakteka osatzen! Readers have left 2 comments. 1. Zorionak!Guest User, UnregisteredZorionak benetan egin duzuen lanagatik. 2. UntitledGuest User, UnregisteredEskerrik asko konpartitzeagatik. |