Hasiera arrow Azterketak eta deialdiak arrow Ikasketa-plan berritua Hizkuntza Eskoletan
2008-(e)ko Julyren 04-(e)an
Ikasketa-plan berritua Hizkuntza Eskoletan Inprimatu E-posta
2008-(e)ko Januaryren 22-(e)an

2008-2009 ikasturterako indarrean egongo da Hizkuntza Eskola Ofizialetako ikasketa-plan berria.

Aspalditik ari dira Hizkuntza Eskola Ofizialetan Europako Erreferentzia Markoa egokitzeko lanetan. Horren ondorio argiena ikasketa-planaren aldaketa izan da. 2008-2009 ikasturterako indarrean egongo da eta aurtengoa aldaketa-ikasturtea izango da.

Plan berri honen arabera, bost maila izatetik sei maila izatera pasako dira Hizkuntza Eskoletan. Ikaskuntza hiru ziklo handitan banatuta geratuko da: oinarrizkoa, tartekoa eta aurreratua:

  • Oinarrizko mailak bi azpimaila izango ditu. Horren amaieran ikasleak, gaindituz gero,  Markoaren A2ren pareko agiria jasoko du

  • Tarteko mailak ere beste bi azpimaila izango ditu eta amaieran B1 mailari dagokion agiria jasoko du ikasleak

  • Maila aurreratuak, aurrekoek bezalaxe, bi azpimaila ditu eta amaieran B2ri dagokion agiria jasoko du ikasleak.

Jakina, horrek aldaketak ekarri ditu aurten matrikula ofiziala hirugarren mailan egin duten ikasleen kasuan baina handiagoak izango dira matrikula librea egiten dutenenak. Orain arte bi mailari zegokion azterketa egin ahal zen baina aurtengo ikasturtetik aurrera hiru mailari dagokion azterketa egin ahal izango da libre: oinarrizkoa, tartekoa eta aurreratua. 

Agerian agertzen den aldaketa da hau, jakina, eta ez da inola ere garrantzizkoena. Aldaketa sakonena Erreferentzia Markoa oinarri hartzea da; horrek hizkuntzak ikasi, irakatsi eta ebaluatzeko orduan ekarriko dituen hobekuntzek benetako aldaketa ekarriko dute Hizkuntza Eskoletako irakas-lanean.  

Aldaketekin batera, zalantzak ere sortzen dira. Orain arteko Bosgarren maila ez al zen EGAren parekoa? EGA ez al da  Markoaren C1 mailaren parekoa? Ikasketa-planaren  berrikuntzan aurreikusten den azken maila B2rekin parekatzen bada, nolatan geratuko dira baliokidetzak?

Informazio gehiago:  

 

Readers have left 2 comments.
 1. Untitled
Guest User, Unregistered
B2ren kontu horrekin orduan zertan geratuko da EGA, hizkuntz eskakizunak eta HABEren mailarekiko parekidetzea?
 Posted 2008-01-22 12:15:50
 2. Untitled
Guest User, Unregistered
horrek ez du bururik, ez hankarik. Seigarren maila hizkuntza eskoletako irakasle zenbaiten aspaldiko aldarrikapena da baina nolatan izan daiteke maila berria lehengoaren aldean baxuagoa izatea? Zein dira horrelakoak egiteko erabili dituzten irizpideak? Zer-nolako informazioa eman dute hezkuntza sailetik?
 Posted 2008-01-22 17:11:38
Mesedez, iruzkin labur eta zehatzak egin. Kontuan hartu hau ez dela eztabaida luzeetarako.
Izena:
Izenburua :
E-posta :
Webgunea :
       
Iruzkina(k) :
J! Reactions 1.09.00 • General Site License
Copyright © 2006 S. A. DeCaro
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Logoa
 
 

J.M Barandiaran 12

48980 Santurtzi

E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

Tfnoa: 944610215

Euskaltegia iruditan

header7.jpg

Etiketa-lainoa

SUE kongresuak Moodle euskaraz irakasleen prestakuntza 2007-2008 ikasturtea agiriak web guneak ikastaroak azterketak CMS HABE gomendioak lokalizazioa IKTak euskara ikasi Joomla! agenda

Jarioa