|

Argitara eman berri da 2008rako EGA agiriaren azterketa-deialdia. Datorren astelehenetik aurrera (urtarrilak 21) EGA agiria lortzeko azterketa-deialdian matrikula egiteko epea zabalduko da. Aurtengo berrikuntza nagusiak bi dira. Batetik, orain arte izan diren deialdi irekia eta itxia batu egin dira eta hartara, ez da euskaltegi publikoetako ikasleei zuzendutako deialdi espezifikorik egingo. Bestetik, azterketa-eredua aldatu egindo da, ahozko gaitasuna ebaluatzeko proban, hain zuzen. Aurtengo deialdietan bi proba burutu beharko ditu azterketariak: a) gai baten ahozko azalpena, eta b) azterketari biren arteko bat-bateko elkarrizketa-saioa.
Ohi denez, matrikula lurralde bakoitzeko Hezkuntza Ordezkaritzan burutu behar da. Hona hemen garrantzizko data batzuk: Matrikula egiteko epea: 2008ko urtarrilaren 21etik otsailaren 1era artekoa (biak barne) Atariko proba: 2008ko otsailaren 23an Azterketa idatzia: 2008ko martxoaren 8an eta 15ean Ahozko azterketa: 2008ko maiatzaren 16an, 17an, 23an eta 24an
Informazio gehiago:
Readers have left 7 comments. 1. galderaGuest User, UnregisteredGaldera bat: orduan udal euskaltegi batean banago, ezin naiz EGAra aurkeztu? 2. Ondo, ezta?Kokotaraino, UnregisteredEgia esan, aldaketa onerako dela uste dut. Ahozko azterketan elkarreragina sartzeak zentzuzkoa dirudi!
3. Untitledneu, UnregisteredDirudienez, udal euskaltegietako ikasleek, gainerako euskaltegietako ikasleek bezalaxe, EGAra nahiz HABEren Hirugarren mailako azterketara aurkezteko modua izango dute. 4. GalderaItxaso, UnregisteredNorbaitek esan ahl dit zergatik dauden bi egun idatzizko proba egiteko?
Eskerrik Asko 5. UntitledGuest User, UnregisteredBi egun daude azterketari asko izan daitezkeelako eta egun bakarrean ezin denak egin. Jakina, azterketari bakoitzak egun bakar batean egingo du azterketa. 6. galderaGuest User, UnregisteredEskerrik asko, eta nire abizena S-s hasten bada ze eguna dagokit? 15? ta azkenengo galdera bat, ze ordutan hasten da proba? 7. UntitledGuest User, UnregisteredBizkaiko datuak:
2008ko martxoaren 8an Ordua: 08:45 (A letratik – K letrara)
2008ko martxoaren 15ean Ordua: 08:45 (L letratik – Z letrara)
Hezkuntza Sailaren web orrian duzu informazio osoa |