2008-(e)ko Octoberren 11-(e)an
EGA 2008 Inprimatu E-posta
2008-(e)ko Januaryren 17-(e)an

Image

Argitara eman berri da 2008rako EGA agiriaren azterketa-deialdia.

Datorren astelehenetik aurrera (urtarrilak 21) EGA agiria lortzeko azterketa-deialdian matrikula egiteko epea zabalduko da.

Aurtengo berrikuntza nagusiak bi dira. Batetik, orain arte izan diren deialdi irekia eta itxia batu egin dira eta hartara, ez da euskaltegi publikoetako ikasleei zuzendutako deialdi espezifikorik egingo.

Bestetik, azterketa-eredua aldatu egindo da, ahozko gaitasuna ebaluatzeko proban, hain zuzen. Aurtengo deialdietan bi proba burutu beharko ditu azterketariak: a) gai baten ahozko azalpena,  eta b) azterketari biren arteko bat-bateko elkarrizketa-saioa.

Ohi denez, matrikula lurralde bakoitzeko Hezkuntza Ordezkaritzan burutu behar da.

Hona hemen garrantzizko data batzuk:

  • Matrikula egiteko epea: 2008ko urtarrilaren 21etik otsailaren 1era artekoa (biak barne)

  • Atariko proba: 2008ko otsailaren 23an

  • Azterketa idatzia: 2008ko martxoaren 8an eta 15ean

  • Ahozko azterketa: 2008ko maiatzaren 16an, 17an, 23an eta 24an

Informazio gehiago:


 
Readers have left 7 comments.
 1. galdera
Guest User, Unregistered
Galdera bat: orduan udal euskaltegi batean banago, ezin naiz EGAra aurkeztu?
 Posted 2008-01-17 17:55:39
 2. Ondo, ezta?
Kokotaraino, Unregistered
Egia esan, aldaketa onerako dela uste dut. Ahozko azterketan elkarreragina sartzeak zentzuzkoa dirudi!
 Posted 2008-01-17 18:27:15
 3. Untitled
neu, Unregistered
Dirudienez, udal euskaltegietako ikasleek, gainerako euskaltegietako ikasleek bezalaxe, EGAra nahiz HABEren Hirugarren mailako azterketara aurkezteko modua izango dute.
 Posted 2008-01-18 10:18:40
 4. Galdera
Itxaso, Unregistered
Norbaitek esan ahl dit zergatik dauden bi egun idatzizko proba egiteko?

Eskerrik Asko
 Posted 2008-03-01 16:11:40
 5. Untitled
Guest User, Unregistered
Bi egun daude azterketari asko izan daitezkeelako eta egun bakarrean ezin denak egin. Jakina, azterketari bakoitzak egun bakar batean egingo du azterketa.
 Posted 2008-03-03 08:44:26
 6. galdera
Guest User, Unregistered
Eskerrik asko, eta nire abizena S-s hasten bada ze eguna dagokit? 15? ta azkenengo galdera bat, ze ordutan hasten da proba?
 Posted 2008-03-04 18:56:13
 7. Untitled
Guest User, Unregistered
Bizkaiko datuak:

2008ko martxoaren 8an
Ordua: 08:45
(A letratik – K letrara)

2008ko martxoaren 15ean
Ordua: 08:45
(L letratik – Z letrara)

Hezkuntza Sailaren web orrian duzu informazio osoa
 Posted 2008-03-05 09:40:12
Mesedez, iruzkin labur eta zehatzak egin. Kontuan hartu hau ez dela eztabaida luzeetarako.
Izena:
Izenburua :
E-posta :
Webgunea :
       
Iruzkina(k) :
J! Reactions 1.09.00 • General Site License
Copyright © 2006 S. A. DeCaro
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Logoa
 
 

J.M Barandiaran 12

48980 Santurtzi

E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

Tfnoa: 944610215

Euskaltegia iruditan

header17.jpg

Etiketa-lainoa

SUE kongresuak Moodle euskaraz ikastaroak irakasleen prestakuntza agiriak web guneak HABE azterketak CMS 2007-2008 ikasturtea IKTak gomendioak euskara ikasi lokalizazioa web 2.0 2008-2009 ikasturtea

Jarioa