www.santurtzieus.com

  

HELDUEN EUSKALDUNTZEAREN

V. JARDUNALDIAK  /  1. MINTEGIA

 

 

 

 

HELDUEN EUSKALDUNTZEAREN V. JARDUNALDIAK

2002ko maiatzaren 10ean

Euskalduna Jauregia, Bilbo

Motibazioa ikas-prozesuaren eragile

 

ANTOLATZAILEAK

UEUko Glotodidaktika Saila eta HABE

SARRERA

Asko eta askotarikoak dira Helduen Euskalduntzeak aurrera begira dituen erronkak. Soluzio idealik ez dagoela sinetsita, euskara-irakasleen arteko komunikazio-esparruak indartzetik etorriko da egoera berriei aurre egin ahal izateko modua.

Ildo horretan, Udako Euskal Unibertsitateko Glotodidaktika Sailak, HABErekin lankidetzan, Motibazioa ikas-prozesuaren eragile gai nagusiaren inguruan, Helduen Euskalduntzearen V. Jardunaldiak antolatu ditu.

Jardunaldien aurtengo edizioan ordu beteko bi ponentzia izango dira (bata goizeko saioan eta bestea arratsaldekoan) eta zazpi komunikazio (hogei minutukoak, beste hamar bat minutu galde-erantzunetarako utzita).

EGITARAUA

GOIZEAN

08:30 Harrera

9:00 Sarrera-ekitaldia

09:30 Ponentzia

Euskara ikasteko motibazioa eta bertan eragiten duten aspektu psikosozial batzuen arteko harremanak

Nekane Arratibel (Mondragon Unibertsitatea)

10:30 Atsedenaldia

11:00 Komunikazioak

11:00-11:30

Motibazioa dela motibo edo ikasle birtuala

Karlos del Olmo (Donostiako Udala - EIZIE)

11:30-12:00

Etsipena eta ikasteko ezintasuna

Gloria Sanchez (Santurtziko Udal Euskaltegia)

12:00-12:30

Planifikazio estrategikoa helduen euskalduntzean: zergatik eta nola

Mertxe Mugika (AEK)

12:30-13:00

Nolako irakaslea zara? Egin zeure profila!

Pilar Montoya (Santurtziko Udal Euskaltegia)

13:00 Amaiera

ARRATSALDEAN

16:00 Ponentzia

Euskara helduaroan ikasteko motibazioa: hainbat gogoeta

Josu Perales (HABE)

17:00 Komunikazioak

17:00-17:30

Euskaltegitik hara: euskaldun berrientzako aukerak

Igor Elordui (Berbabarri)

17:30-18:00

EGALIK: Euskarazko gaitasun linguistikoaren kudeaketarako software-a

Juana Mari Ezker (AEK)

18:00-18:30

Helduen Euskalduntzearen I. Mintegia

Alberto S. Etxebarria (UEU)

18:30 Amaiera

 

 

 

HELDUEN EUSKALDUNTZEAREN 1. MINTEGIA

2002ko martxoaren 1ean

UEUko egoitza akademikoan (Markeskoa Jauretxea, Eibar)

Euskalduntzearen mailaketa-sistema (mailak / urratsak)

 

ANTOLATZAILEA: UEUko Glotodidaktika Sailak

MINTEGIAREN HELBURUAK

Helduen euskalduntzean ari diren profesionalei eztabaida-foro berri bat eskaintzea.
Gure sektorean garrantzizkotzat jotzen diren gaiak jorratzea.
Eztabaida eta iritzi-trukearen bitartez gutxieneko ondorioak edota proposamenak formulatzea.

TXOSTENAK

Mintegiaren gaia kontestualizatzeko hiru txosten aurkeztuko dira, horien gainean eztabaida bideratu ahal izateko. Hona hemen txostengileak:

Pello Esnal (HABE)
Abel Camacho (Santurtziko Udal Euskaltegia): Urratsetik mailara: erronkak eta lan-ildoak
Joseba Irazabal (AEK): Mailaketaren diseinua

Aipatu txostenak parte hartzaileek jasoko dituzte mintegia hasi aurretik, geroko eztabaida aberatsagoa izan dadin.

MINTEGIAREN PROGRAMA

GOIZEAN:

9:30 - 10:30: Denontzako saioa

Mintegiaren aurkezpena
Txostenen azalpena
Zalantzak-eta argitzeko tartea

10:30 - 12:00: Lan-taldeak

Parte hartzaileak hiru taldetan banatuko dira, txostenen edukia eztabaidatzeko

12:00 - 12:30: Atsedena

12:30-14:00: Denontzako saioa

Talde bakoitzak egindakoaren berri emango du besteen aurrean
Agertutako puntuen gaineko eztabaida

ARRATSALDEAN

16:00 - 17:30: Lan-taldeak

Aurreko saioan esandakoen argitan, behin-behineko ondorio eta proposamenak formulatu

17:30 - 19:00: Denontzako saioa

Azken ondorioak adostu

MATRIKULA EGITEKO EPEA: 2002ko otsailaren 4tik 15era bitartean

MINTEGIAREN ON-LINE BERTSIOA

HABEren plataforma telematikoan izango da behin saio presentziala egindakoan.