www.santurtzieus.com

e-irakaskuntza: online-ko irakasleak trebatzen

IKASTAROAREN HELBURUAK

Moodle plataforma telematikoaren ezaugarri tekniko nagusiak ezagutzea

Moodle plataforma telematikoaren ezaugarri pedagogiko nagusiak ezagutzea

Nork bere esparruko ikasgaiak online moldean eman ahal izateko trebatzea

EDUKIAK

  1. Moodle-ren diseinu orokorraren ezaugarriak
  2. Irakaslearen menua: kudeaketa, ikastaro-formatuak, segurtasun-kopiak, ikastaroak berreskuratzea...
  3. Moodle-ren baliabideak: testu-orriak, html testuak, etiketak, wikiak, direktorioak eta fitxategiak...
  4. Moodle-ren jarduera-moduluak: foroak, egunkariak, txat-gelak, zereginak, galdetegiak, ikasgaiak, glosategiak...
  5. Moodle-ren kudeaketarako moduluak: kalifikazioak, agerraldiak, egutegia, duela gutxiko aktibitatea...
  6. Moodle-ren moduluen oinarri pedagogikoak

METODOLOGIA

Ikastaro praktikoa izango da eta partaideen egoera eta beharrak kontuan hartu nahi ditu. Hori dela-eta, Moodle-ren ezaugarriak eta aukerak ezagutuko dituzte eta horien erabileran trebatuko.

IKASTAROAREN IRAUPENA

30 eskola-ordu sei orduko bost saio birtualetan banatuta

MOLDEA

Online

IRAKASLEAK

Pedro Lonbide
Abel Camacho