www.santurtzieus.com

MAILAKETA-SISTEMA HELDUEN EUSKALDUNTZEAN

 

IKASTAROEN IZAERA ETA ARIBIDEAK

 

Oinarrizko aribidea ikastaroko partaideen errealitatea kontuan hartzea izango da. Horretarako, euskaltegiko irakasleen hezkuntza-jarduna sostengatzen duten printzipio nagusiak, esplizituak nahiz inplizituak, ikertu beharra izango da. Horren arabera saiatuko gara gutxieneko ezagutzak eta prozedurak konpartitzen, partaideen eta emailearen errealitateak alderatuz.

Taldekako lanaren bidez, errealitate berriak ekarriko dituen baldintzapenei buruzko hausnarketa bideratuko da.

HELBURUAK

Urraskako sistematik mailakakora pasatzeak dakartzan inplikazio metodologikoak zirriborratzea.

Mailakako sisteman ikasmaterialen zereginaz eta nolakotasunez ohartzea.

Irakaslearen rolaz hausnarketa bultzatzea.

EDUKIAK

1. Aurrekariak

Historia-pixka bat

Zergatik mailak eta ez urratsak

2. Urratsetik mailara

Urraskako mailaketaren ahuleziak

Mailaka funtzionatzearen erronkak

3. Adibide praktikoak

Hainbat testuren gaineko lana

Hainbat materialen gaineko lana

4. Eztabaida

 

IRAKASLEAK

Pedro Lonbide (Santurtziko Udal Euskaltegia)

Abel Camacho (Santurtziko Udal Euskaltegia)

 

Sartu eusk@ltegira!