www.santurtzieus.com

HELDUEN EUSKALDUNTZERAKO OINARRI PSIKOPEDAGOGIKOAK: TEORIATIK PRAKTIKARA

 

IKASTAROAREN HELBURUAK

Gaur egungo hizkuntzen irakaskuntzako didaktika-joera nagusiak ezagutzea

Euskara helduei irakatsi eta ikasteko prozesuak interpretatu ahal izateko printzipio psikodidaktiko nagusiak eskaintzea

Printzipio nagusi horietatik eratorritako inplikazio metodologikoak aztertzea, bereiki eguneroko praktikari erreparatuz

Nork bere irakas-jardunaren gaineko hausnarketa bultzatu ahal izateko baliabideak eskaintzea


EDUKIAK


1. Erreferentzia Marko Europar Bateratuaren oinarrizko ikuspegia:

Jarduerari begirako ikusmoldea
Gaitasun orokorrak eta gaitasun komunikatiboak 
Jarduera linguistikoa, alorrak, atazak, estrategiak eta testuak
Erreferentzi maila bateratuak
Deskriptore argigarrien eskalak

2. Erreferentzi Markoa eta HEOKa: analisi konparatiboa

3. Aribide metodologikoak (I): autonomia eta ikasten ikastea

4. Aribide metodologikoak (II): trebetasun linguistikoak 

5. Aribide metodologikoak (III): gramatika eta diskurtsoa

6. Aribide metodologikoak (IV): ebaluazioa

 

PROZEDURA

Ikastaroa batez ere ikas-materialen analisian oinarritzen da.

 

 

IKASTAROAREN IRAUPENA

20 eskola-ordu

 

 

IRAKASLEAK

Pedro Lonbide

Abel Camacho