www.santurtzieus.com

HEZKUNTZARAKO CURRICULUM-MATERIALAK INTERNETEN

 

AURKEZPENA

Internetek aukera ezin hobeak eskaintzen ditu edukiak bilatu, sortu eta era didaktikoan erabiltzeko.Ikastaro honetan horretarako dauden tresnak ezagutu eta erabiltzen ikasteko lehen pausoak emango ditugu.

 

HELBURUAK

Interneten curriculuma landu eta garatzeko bideak ezagutzea:

 

gaur egun dauden euskarazko edukiak ezagutzea

edukiak bilatzeko eta sortzeko bitartekoak aztertzea

Interneten erabilera didaktikorako estrategiak aztertzea 


EDUKIAK

  1. Sarrera: ikastaroaren egitura eta helburuak

  2. Oinarrizko kontzeptuak: curriculuma, Internet

  3. Interneteko oinarrizko prozesuak: informazioa

  4. Direktorioak eta bilatzaileak, web estatikoak eta dinamikoak, RSS jarioak

  5. Curriculum-materialak: gaikako baliabideen bildumak sortu 

  6. Interneteko oinarrizko prozesuak: komunikazioa

  7. Foroak, txat-gelak, posta-zerrendak, bitakorak (blogs)

  8. E-irakaskuntzarako inguruneak eta berorien erabilera didaktikoa

  9. Curriculum-materialak: gaikako baliabideen bildumak sortu

  10. Ikastaroaren ebaluazioa

 

METODOLOGIA

 

Ikastaro praktikoa.

Hainbat azalpen jaso ondoren, taldeka egin beharko dira hainbat lan.

Ordenadoreen bitartez eta Interneteko ingurunean gauzatuko dira hainbat jarduera. 

 

ORDU-KOPURUA

 

10 ordu

 

IRAKASLEA

Jose Miguel Arnaiz