Askoren ustez ebaluazioa gure bizitzaren muinean dago: ez da giza ekintzarik modu batean zein bestean ebaluatzen ez dugunik. Horregatik-edo, giza ekintzari atxikitako funtzioa dela esan ohi da.
Hori horrela, mintegi honetan ebaluazioaren gaia ikuspuntu orokor batetik aztertuko dugu, horren ostean hizkuntzak irakatsi eta ikasteko arloan kokatzeko, eta euskara-ikasle helduen ebaluazioari bereziki erreparatzeko.
Zeregin horietarako lan-tresnetako bat Europako Kontseiluaren Erreferentzi marko europar bateratua izango da, bertan euskara ikasi, irakatsi eta ebaluatu ahal izateko oinarrizko printzipioak eta jardunbideak aurkituko baititugu. Izan ere, ezin da ebaluazioaz inongo hausnarketarik egin horrekin batera hizkuntzaren, ikaskuntzaren nahiz metodologiaren izariaz azterlanik burutu ez badugu. Markoaren argitan egingo dugu, beraz, horien guztien gaineko hausnarketa, baina beti ere mintegiko parte hartzaileek egunerokoan darabilten hezkuntza-praktikarekin alderatu nahian, eta horren ostean hobekuntza-proposamenak formulatuz.
Mintegiaren helburu nagusia , beraz, ez da inondik ere eduki teoriko batzuen lanketa, baizik eta parte hartzaileei garapen kurrikular egokia diseinatu ahal izateko tresnak eta baliabideak eskaintzea.
|
Ebaluazioaren oinarrizko kontzeptuak aztertzea. | |
|
Nork bere ebaluazio-praktikaz hausnarketa bultzatu ahal izateko baliabideak eskaintzea. | |
|
Ebaluazio formatiboaren garrantziaz hausnarketa bultzatzea, bere inplikazio metodologikoak aztertuta. | |
|
Ebaluazio formatiboa burutzeko tresnak eta baliabideak eskaintzea. |
2. Ebaluazioaren oinarrizko kontzeptuak
2.1. Ebaluazio kuantitatiboa / kualitatiboa
2.2. Ebaluazio-motak: sumatiboa eta formatiboa
2.3. Ebaluazioaren aldiak
2.4. Ebaluazioaren agenteak
3. Erreferentzi marko europar bateratuak dakartzan ebaluaziorako tresnak4. Erreferentzi maila bateratuak definitzeko erabilitako irizpideak
5. Deskriptore argigarrien eskalak: irakasteko, ikasteko eta ebaluatzeko
baliabideak
METODOLOGIA
Mintegi honetan banatu ezineko bi alderdi aztertu nahi ditugu: bigarren hizkuntzen didaktikan ebaluazioaz proposatu diren azken planteamendu teorikoak eta ikasgela barruko jarduna. Horretarako,
|
lehenik eta behin ikastaroan parte hartuko duten irakasleen uste- eta iritzi-sistema arakatuko dugu. | |
|
Bigarrenik, norberaren jarduna indarrean dauden joera metodologiko behinenekin kontrastean aztertu ahal izateko baliabideak eskainiko ditugu, eta | |
|
hirugarrenik, talde-lanean zenbait alor aukeratuta, horien lanketarako eta ebaluaziorako mintegiko parte hartzaileek zer erabili duten aztertuko dugu (helburuak, edukiak, prozedurak, ebaluazio-irizpideak, ikas-materialak berak...). Analisi kritiko horren ostean, egin daitezkeen hobekuntzak proposatzeko saioa egingo dugu. |
Azken zereginari eskainiko diogu mintegiaren denbora gehiena. Izan ere, lan horren bidez lortu nahi dugu NAPIko irakasleak horrelako lanetan trebatzea, eta hartara, datorren ikasturtean modu autonomo samarrean kurrikuluaren berrikuntza-prozesua aurrera eramateko trebeziak eskuratzea mesedetuko dugu.
|
20 ordu |
| Pedro Lonbide | |
| Abel Camacho |