www.santurtzieus.com

IRAKASLEENTZAKO IKASTAROAK

2002ko uda

 

Hona hemen SANTURTZIKO UDAL EUSKALTEGIAk irakasleentzako antolatu dituen ikastaroak.

IKASTAROAK ETA IRAKASLEAK

1A mailarako orientabide metodologikoak. Izaskun Urtiaga

1B mailarako orientabide metodologikoak. Manu Goenaga

2 mailarako orientabide metodologikoak. Begoņa Escudero

IKASTAROEN IZAERA


Ikastaroak mintegi modura antolatuko dira eta irakaslearen gidaritzapean maila bakoitza zertan den aztertuko da. Ondoren, definizio horrekin bat datozen eta maila bakoitzaren helburuetara iristeko beharko diren prozedura metodologiko egokiak landuko dira.

PROGRAMA

Euskara irakatsi eta ikasteko prozesuak: printzipio nagusiak  (25´)

    Ikaskuntzari buruzko ikuspegia
    Irakaskuntzari buruzko ikuspegia
    Hizkuntzari buruzko ikuspegia

Printzipio nagusietatik eratorritako inplikazio metodologikoak (20´)

    Autonomia eta trebakuntza estrategikoa
    Motibazioa
    Irakaslearen rola
    Ikaslearen rola
    (...)

Urratsetik mailara (15´)

    Arrazoiak
    Zailtasunak
    Abantailak

Maila bakoitzaren definizio baterantz (4 ordu)

    Ezaugarri nagusiak
    Helburuak eta edukiak
    Edukien hurrenkera-irizpideak
    Ebaluazio-irizpideak

Lan-ildo metodologiko nagusiak (5 ordu)

    Ezaugarriak
    Lan-ildo bakoitzarekin lotutako ikas-materialen analisia

DATAK

uztailak 3-4 (10 ordu)

irailak 25-26 (10 ordu)

PREZIOA

60 euro

IZEN EMATEA

Uztaileko ikastaroetarako matrikula-epea: ekainaren 3tik 7ra

Iraileko ikastaroetarako matrikula-epea: ekainaren 10etik 14ra 

Matrikula egiteko mezu bat bidali beharko da  admin@santurtzieus.com helbidera matrikula-orria beteta. Santurtziko Udal Euskaltegitik matrikularen konfirmazioa jaso ondoren egin beharko da diru sarrera.

Edozein argibidetarako 944 610 215 telefonoa edota admin@santurtzieus.com

 
OHARRA 

Ikastaroek partaide-kopuru mugatua izango dute eta eskariak jaso ahala osatuko dira taldeak. Bestelako informaziorik behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan aipatutako helbideetan.

 

 informazioa