Osteguna, 2008(e)ko azaroak 20
Plataforma telematikoak
Irakaskuntzarako baliabideak
Asteazkena, 2005(e)ko abendua(r)en 07-(e)an 10:36etan
E-learning moldeko hezkuntza-jarduerak burutzeko irakasleen, ikasleen eta edukien arteko komunikazioa eta interakzioa ahalbidetzen duten software-sistemak dira plataforma telematikoak. 
 
Gaur egun ez dago adostasun handirik irakaskuntza birtualaren oinarrian dauden tresna horiek izandatzeko momentuan. Izan ere, asko dira erabilitako izenak, besteak beste, LMS (Learning Management System), LCMS (Learning Content Management System), Course Management System, Ikasteko ingurune birtuala, plataforma telematikoa...

Plataforma telematikoa web zerbitzari batean oinarritutako softwarea da, hezkuntza-sistemetan behar diren administrazio, ikaskuntza eta segimendu-prozesuak bideratzeko moduluak eskaintzen dituena (García Peñalvo, 2005). Hezkuntza-jardueran ari direnen arteko komunikazio pedagogikoa erraztu behar dute, beraz, aplikazio informatiko hauek. Jarduera horiek urrutikoak izan daitezke, presentzialak edo mistoak.
 
Prestakuntza-tresnak diren aldetik, e-learning sistema hauek sorreran eta garapenean dualtasun pedagogikoa eta teknologikoa dute. Pedagogikoki, ezin dira izan informazio digitalaren biltegi hutsak: eredu pedagogiko jakinek gidatu behar dituzte hezkuntza-jarduerak. Teknologikoki, ikasteko eta irakasteko prozesuak software-aplikazioetan oinarritzen dira, gehienetan web-inguruneetan.
 
Hori horrela, plataforma telematikoek elkarren arteko integrazio altua duten tresnak izaten dituzte. Hona hemen tresn-mota nagusiak:
 

  • Komunikaziorako tresnak (sinkronoak edo asinkronoak)

  • Edukiak eta ikas-materialak kudeatzeko tresnak

  • Ebaluaziorako tresnak
 
Horrekin batera, zeregin eta baimen berezituak dituzten erabiltzaile-profil ezberdinak ere izaten dira:
 
  • Guneko kudeatzailea

  • Ikastaroaren sortzailea

  • Tutorea

  • Ikaslea
 
Eskura dauden plataformak asko dira. Batzuk software librekoak dira, hala nola; 
 

Beste asko ere komertzialak, ondokoak esaterako:



Plataformen arteko azterketa konparatiboa ikusteko jo EduTools gunera

 

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu RSSa
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Logoa
 
 

J.M Barandiaran 12

48980 Santurtzi

admin@santurtzieus.com

Tfnoa: 944610215

Euskaltegia iruditan

header17.jpg

Lizentzia

Lizentzia

Web gune honetako edukiak Creative Commons-en baimen baten mende daude.