Hasiera arrow Hausnarrean arrow Joomla!: kode irekiko CMS-a
2008-(e)ko Augustren 08-(e)an
Joomla!: kode irekiko CMS-a Inprimatu E-posta
2006-(e)ko Marchren 01-(e)an

Asko eta asko dira edukiak kudeatzeko sistemak edo CMSak. Horietako bat eta kode irekikoa Joomla dugu, Mamboren garapenetik eratorritako softwarea. 

Joomla atariak kudeatzeko sistema bat da, zeinetan gehien bat artikulu edo berriak argitaratzea da funtzionalitate erabiliena. Horretarako erabiltzaile-mota ezberdinak bereizten ditu (kudeatzailea, argitaratzailea, editorea...) eta aukera asko eskaintzen ditu berriak aurkezteko: blog erara, flash moduan...
 
Horretaz gain, Joomlak berez dakar edukietan bilatzeko sistema eta baita beste funtzionalitate interesgarri batzuk ere: RSS jarioak, izena emandako erabiltzaileei posta bakar batez jakinarazpenak bidali, bozketak egiteko sistema, lotura interesgarriak bidali eta aurkeztekoa...
 
Garatzaile-komunitate handia du atzean Joomlak eta oso ondo kudeatutako laguntza-foroak. Bestalde, hainbeste enpresa ari da bateragarri diren osagaiak sortzen eta itxura ezberdinak eskaintzen dituzten gaiak (themes) diseinatzen, batzuk doan eskuratzeko modukoak eta beste batzuk, ordainduta.
 
Hizkuntzari dagokionez, lan handia ari dira egiten lokalizatzeko eta 1.1 bertsiorako webgune eleanitzak sortzeko gaitasuna izango omen du Joomlak. Bitartean IKTak taldean euskaratzeari ekin diogu eta webgune hau da horren emaitza.
 
Amaitzeko, informazioa lortu eta sofwarea bera jaitsi ahal izateko, hona hemen helbide interesgarri batzuk:
 
 
 
 
 
 

 
Inork ez dio artikulu honi iruzkinik egin.
Mesedez, iruzkin labur eta zehatzak egin. Kontuan hartu hau ez dela eztabaida luzeetarako.
Izena:
Izenburua :
E-posta :
Webgunea :
       
Iruzkina(k) :
J! Reactions 1.09.00 • General Site License
Copyright © 2006 S. A. DeCaro
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Logoa
 
 

J.M Barandiaran 12

48980 Santurtzi

E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

Tfnoa: 944610215

Euskaltegia iruditan

header11.jpg

Etiketa-lainoa

SUE kongresuak Moodle euskaraz agiriak irakasleen prestakuntza ikastaroak web guneak azterketak 2007-2008 ikasturtea HABE CMS euskara ikasi lokalizazioa gomendioak IKTak EGA Joomla!

Jarioa