Hasiera arrow Azterketak eta deialdiak arrow Hirugarren maila eta EGA
2008-(e)ko Augustren 30-(e)an
Hirugarren maila eta EGA Inprimatu E-posta
2007-(e)ko Novemberren 29-(e)an

HEOK-aren Hirugarren maila egiaztatzeko azterketak egingo ditu aurten HABEk lehen aldiz. Berri pozgarria guztiontzat duela urte batzuk hasitako prozesuari jarraipena ematen diolako eta euskalduntzea bere osotasunean egiaztatzeko sistema ezarriko delako. 

Berriak ustekabean harrapatu ditu batzuk, antza, eta berritik eratorritako beste zenbait kontuk bazterrak astindu ditu han eta hemen.

Hirugarren maila egiaztatzeko azterketak EGAren deialdi itxia desagertzea dakar eta nahiz funtsean azterketa bera edo bertsua izango den, hainbat aldaketa izango du. Nabariena Atariko Proba desagertzea da. Horrek, dagoeneko euskaltegietan hasita dauden EGA ikastaroetan aldaketak eragin ditu, jakina. Batzuetan aldaketa gogor samarra ere izan omen da. Desagertu esan beharrean, ordea, hobe genuke aldatu esatea. Hemendik aurrera ere izango da Atariko Proba; baina, berriz ere euskaltegien esku geratuko da Hirugarren  mailako azterketa egiteko baldintzak nork betetzen dituen esatea. 1. eta 2. mailetan gertatzen den bezala irakasle bakoitzak ikasleari aitortzen dion urratsaren arabera erabakiko da nork egin dezakeen azterketa. Euskaltegi bakoitzak zehaztu beharko du 12. urratsa aitortzeko zein sistema erabiliko duen, orain arte 6.a eta 9.a aitortzeko egin den bezalaxe.

Hirugarren mailako egiaztatzeko azterketa honen berriarekin batera beste bat etorri da: euskararen ezagutza-mailak egiaztatzen dituzten tituluen arteko baliokidetza ezarriko duen dekretua ari da prestatzen Jaurlaritza. Horren arabera, HAEEk, Ertzaintzak, Osakidetzak, HABEk eta, txarrenean jarrita pixka bat beranduago, Hizkuntza Eskolek eta Hezkuntzak emandako egiaztagiriak baliokideak izango dira.

Berriak bolo-bolo badabiltza ere, oso leku gutxitan entzun dira ondorengo bi kezkok:

  • Hirugarren maila egiaztatzeko azterketa euskalduntzearen mailak egiaztatzeko sisteman integratuko al da ala 1. eta 2. mailekin ez bezala jokatuko da maila honekin? Hartzen 0den erabakia garrantzizkoa izango da agerian utziko baititu benetako uste eta nahiak. Sistema oso bat eratzen ari bagara ezin da 3. mailarako orain arte erabili ez den prozesurik erabili besterik gabe; hartzen diren erabakiak koherenteak ez badira sistema osoa ipiniko dugu berriz ere kolokan eta sinesgarritasuna  galduko du. EGAren itzala luzeegia izan daiteke eta horrek eragindako beldurrak okerreko erabakietara eraman gaitzake. 

  • Baliokidetza ezartzeko aditu-talde bat aritu da lanean hainbat hilabetez. Ez da orain izango unea baina norbaitek azaldu beharko luke egunen batean aditu talde horretan zergatik ez den aritu euskalduntzean zuzenean ari den inor. Hori alde batera utzita, jakin badakigu baliokidetza ezartzeko Hizkuntzen Erreferentzia Marko Europarra erabili dela. Ezin bestela egin 2007an, jakina. Aspalditik da Jaurlaritza ALTE (Europako Hizkuntza Aztertzaileen Erakundea) eta erakunde horrek aspaldi dio aitortuta EGAri Markoaren C1 maila. Euskararen kasuan, baliokidetza dekretuan ezarritako gainontzeko mailei ere Markoaren maila jakin bat aitortuko ote die ALTEk? Duela pare bat urte izan zen Bilbon ALTEren bilera eta suposatu nahi dugu beste askoren artean hau ere aztertuta izango dutela euskararen ezagutza-egiaztagirien arduradunek.


Readers have left 5 comments.
 1. Untitled
Guest User, Unregistered
Ez diat ondo ulertzen. Zer dek ALTE hori? ez al da ba baliokidetza ipiniko?
 Posted 2007-11-29 12:19:42
 2. Untitled
Guest User, Unregistered
Baliokidetza lan horretan euskalduntzeko jendea ere ez da ibili? Donostian bizpahiru bilera egin dira behintzat.
 Posted 2007-11-30 01:31:29
 3. Re:
Guest User, Unregistered
Aditu-taldean ez da helduen euskalduntzeko inor izan
— Guest User
 Posted 2007-11-30 11:18:34
 4. Batasuna, mesedez!
kokoteraino!, Unregistered


Berigorrezko Hezkuntzan Erreferentzia Markoaren ildotik eta Hizkuntzen Porfolian zehazten diren irizpideen arabera B1 eta B2 mailak "eskatzen" hasiko omen dira.
Kulturak (Habek) bere HEOK zehazten dituen mailak (4) akreditatzeko eta ikasleari diruz ordaintzeko azterketa sistema martzan jarri du progresiboki, aurten antza 3.maila ekingo dio. 4.ena ere iritsiko da?
Ivap, Osakidetza, Ertzantza, Hezkuntza saila bere titulo guztiekin...
Ezin izan dugu korapilatsuago egin! Markoak hau konpontzen lagunduko du?
 Posted 2007-11-30 11:35:03
 5. Untitled
Etxepel, Unregistered
Atzodanik (abenduak 19) dago www.ikasbil.net atarian 3. mailarako irizpideak eta azterketa-eredu bat, dena behin-behinekoa.
 Posted 2007-12-20 10:40:45
Mesedez, iruzkin labur eta zehatzak egin. Kontuan hartu hau ez dela eztabaida luzeetarako.
Izena:
Izenburua :
E-posta :
Webgunea :
       
Iruzkina(k) :
J! Reactions 1.09.00 • General Site License
Copyright © 2006 S. A. DeCaro
 
< Aurrekoa

Logoa
 
 

J.M Barandiaran 12

48980 Santurtzi

E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

Tfnoa: 944610215

Euskaltegia iruditan

header16.jpg

Etiketa-lainoa

SUE kongresuak Moodle euskaraz agiriak irakasleen prestakuntza ikastaroak web guneak azterketak 2007-2008 ikasturtea HABE CMS euskara ikasi lokalizazioa gomendioak IKTak EGA Joomla!

Jarioa