Santurtziko Udal Euskaltegia
 
 
Menu nagusia
Gure berri
Ekitaldiak
Ikastaroak eta eskaintzak
Sarean berri
Azterketak eta deialdiak
Baliabideak
Hausnarrean
Proiektuak
Didakteka
Moodle Euskaraz
Joomla! Euskaraz
Etiketa-lainoa
SUE Moodle kongresuak 2007-2008 ikasturtea agiriak CMS irakasleen prestakuntza web guneak euskaraz azterketak ikastaroak HABE IKTak web 2.0 Joomla!
Jarioa
Irakurrienak

Lizentzia

Web gune honetako edukiak Creative Commons-en baimen baten mende daude.

Nor dago online?
Une honetan 1 bisitari
 
Hemen zaude: Hasiera arrow Hausnarrean arrow BOGA 4
BOGA 4 Inprimatu E-posta
2008-(e)ko Marchren 04-(e)an

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari esker jakin  dugu HABEk BOGA 4 onetsi egin duela

Iritsi berri da euskaltegietara Hizkuntza politika aurrera begira, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2007ko jarduera-txostena.

Bertan jasotzen dira euskararen normalizazioa eta sustapena lortzeko 2007an egindako hainbat eta hainbat jarduera. Txostena Sailburuordetzak egindako lanaren memoria gisa har daiteke eta, beraz, egindakoa ebaluatu eta aurrera begirako lanen nondik-norakoak zehazteko erabil daiteke.

Era askotako jarduerak aipatzen dira baina bada Helduen Euskalduntzarekin lotutako bat, neurri batean, harrigarri iruditu zaiguna. Autoikaskuntzari eskainitako atalean (57 or.) honako hau irakur dezakegu:

BOGA 4 zikloa garatu du HABEk Aurten Bai fundazioarekin lankidetzan. BOGA euskara ikasteko autoikaskuntza sistema da, eta orain arte Kurrikuluaren lehehengo bi mailak bakarrik ikas zitezkeen BOGAren bitartez. Orain garatu den 4. moduluari esker, berriz, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluaren 3. mailaraino ikasi ahal izango da BOGArekin

Atal berean agertzen da euskara ikasteko autoikaskuntza sistemak eta sistema mistoak aztertzen ari diren lan-talde bereziaren erreferentzia. Talde horren lanaren behin behineko emaitzetako bat BOGAk euskara ikasteko duen balioaren ebaluazioa da eta euskaltegi eta autoikaskuntza zentro askotan erabili denez, adostasun handia dago asko hobetu eta osatu behar dela.

Harrigarria da, beraz, HABEk BOGAren proiektuan orain arte bezala aurrera egitea. Ez da ulergarria aurreko moduluek zituzten gabeziak ikusita molde bereko beste bat gaineratzea.  Agian, ezarri dizkiote 4. modulu horri orain artekoek behar zituzten aldaketa eta osagarriak. Bestela behintzat, garatu den sistemak gabezia asko izaten segituko du.

 

Readers have left 2 comments.
 1. Untitled
Guest User, Unregistered
Aber, aber...
Batzorde horrek zer esan du zehazki? BOGAk ez duela balio? Eta hala ere Boga berriz ere erosi dute? hau ez dago entenditzerik
 Posted 2008-03-04 17:02:11
 2. Untitled
Guest User, Unregistered
BOGA4 ala BOGA4.0? Zer da ba?
 Posted 2008-03-05 17:27:34
Mesedez, iruzkin labur eta zehatzak egin. Kontuan hartu hau ez dela eztabaida luzeetarako.
Izena:
Izenburua :
E-posta :
Webgunea :
       
Iruzkina(k) :
J! Reactions 1.09.00 • General Site License
Copyright © 2006 S. A. DeCaro
 
Hurrengoa >
 

Logoa

J. M. Barandiaran 12

48980 Santurtzi

E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

Tfnoa: 94 461 02 15

Euskaltegia iruditan
header15.jpg
Kanpoko albisteak
Karrajua - Euskaltegien mundutik
Atoan - Karrajua labur
MoodleDocs - Azken aldaketak [eu]
Didakteka - Azken aldaketak [eu]
IKTeroak
 
         

2008 Santurtziko Udal Euskaltegia
Joomla! es Software Libre distribuido bajo licencia GNU/GPL.
JoomSEF SEO by Artio.