Hasiera
2008-(e)ko Julyren 20-(e)an
Uztailerako ekitaldiak Inprimatu E-posta
Euskararen agenda
2008-(e)ko Julyren 02-(e)an

Argitara eman berri da Santurtziko Euskararen agenda uztailerako. Santurtzi euskalduna blogean izan dugu horren berri.

 
Unibertsitatea.net: Erreminta-kutxa eguneratuta Inprimatu E-posta
Baliabideak
2008-(e)ko Julyren 01-(e)an

Udako Euskal Unibertsitateak berrikitan unibertistatea.net guneko Erreminta kutxa izeneko atala eguneratu du.

Erreminta-kutxan ikasteko eta ikertzeko lotura interesgarriak ditugu 5 atal nagusitan banatuta:

  • Dokumentu biltegiak

  • Tesien gordailuak

  • Liburutegiak

  • Baliabide espezializatuak

  • Bilatzaileak

Ez dago iruzkinik
 
Gure bazterrak Inprimatu E-posta
Bost izarretakoak
2008-(e)ko Juneren 27-(e)an

Sekula ahaztuko ez zaigun kantua dugu Mikel Laboaren hau. Bideo honetan euskaraz eta gaztelaniaz azaltzen zaizkigu azpitituluak.

 

 

Artikulu honek iruzkin 1 du
 
EGA 2008: bigarren deialdia Inprimatu E-posta
Azterketak eta deialdiak
2008-(e)ko Juneren 25-(e)an

Datorren astelehenetik aurrera (ekainak 30) EGA agiria lortzeko azterketa-deialdian matrikula egiteko epea zabalduko da.

Ohi denez, matrikula lurralde bakoitzeko Hezkuntza Ordezkaritzan burutu behar da.

Hona hemen garrantzizko data batzuk:

  • Matrikula egiteko epea: 2008ko ekainaren 30etik uztailaren 11ra artekoa (biak barne)

  • Atariko proba: 2008ko irailaren 20an

  • Azterketa idatzia: 2008ko urriaren 4an

  • Ahozko azterketa: 2008ko azaroaren 14an, 15ean, 21ean eta 22an

Informazio gehiago:


Ez dago iruzkinik
 
JClic euskaraz! Inprimatu E-posta
Gure berri
2008-(e)ko Juneren 17-(e)an

Santurtziko Udal Euskaltegiak hezkuntza-jarduera multimediak sortzeko JClic programa euskaratu du.

JClic software libreko aplikazio-multzoa da, hainbat moldetako hezkuntza-jarduera multimediak sortzeko balio duena: puzzleak, enuntziatuak lotu, testu-ariketak, gurutzegramak. letra-sopak, e.a. Java plataformaren gainean garatuta dago eta Windows, Linux, Mac OS X eta Solaris sistema eragileetan funtzionatzen du. GNU lizentziapean banatzen da.

JClic aplikazio informatikoa Catalunyako Hezkuntza Sailak bultzatutako Clic proiektuaren barruan kokatzen da eta horren barruan ZonaClic web gunean proiektuarekin lotura duten zerbitzuak eta baliabideak ditugu eskura, hala nola:

Santurtziko Udal Euskaltegiak ia 1.500 esapide itzuli ditu progama euskaraz lokalizatu ahal izateko. Lan hori Launchpad itzulpen-plataforman burutu du (Ubuntu itzultzeko erabilitako bera).

Informazio gehiago:

Artikulu honek iruzkin 1 du
 
HABEren azterketa idatzien emaitzak Inprimatu E-posta
Azterketak eta deialdiak
2008-(e)ko Juneren 13-(e)an

Argitara eman berri dira HABEren mailak egiaztatzeko azterketa idatzien notak.

Notaren berri izateko bide hau egin behar da:

  • HABEren web gunera joan

  • Saioa hasi (erabiltzaile-izena eta pasahitza idatzi)

  • Akreditazioak - Ikasle

  • Indarrean dauden azterketa deialdietara joan

  • Deialdia eta maila aukeratu

  • Azterketaren emaitza jakin

Ez dago iruzkinik
 
<< Hasi < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 1 - 10 Guztira: 77

Logoa
 
 

J.M Barandiaran 12

48980 Santurtzi

E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

Tfnoa: 944610215

Euskaltegia iruditan

header12.jpg

Etiketa-lainoa

SUE kongresuak Moodle euskaraz irakasleen prestakuntza 2007-2008 ikasturtea agiriak web guneak ikastaroak azterketak CMS HABE gomendioak lokalizazioa IKTak euskara ikasi Joomla! agenda

Jarioa