|
2008-(e)ko Mayren 27-(e)an |
|
Mariasun Landaren azken nobelak independentzia pertsonalaren bila doan euskal neska gazte baten lan, bizikizun eta maitasun ibilbidea kontatzen digu, Parisen 1968ko udazkenean.
Kolore guztietako pertsonaiak, pasadizoak eta gorabehera gazi-gozoak, umore puntu batez tratatuak; azken finean, bizitzara irekitzen den gazte baten kronika sentimentala. Kontakizun autobiografiko honetan, Mariasun Landaren zintzotasunak hunkitzerainoko zirrara eragiten digu, bizitzeko pasioa kutsatzen digu eta hasieratik bukaeraraino katigatzen gaitu, eleberri onaren maisutasun narratiboak eramanda. Liburuaren datuak:
Readers have left 2 comments. 1. UntitledGuest User, UnregisteredLiburua irakurri dut, eta gustura egin nuela esan behar. Kontu txiki bat argitzeko: liburua bera, jatorriz, gaztelaniaz idatzi zuen Mari Asunek; euskarazko bertsioa itzulpena da. Baina biak argitaratu ziren aldi berean. Argitaratu zenean (iazko azaro-abenduan) eztabaida interesgarria piztu zen gazteleraz idazten duten euskal idazleen inguruan. Bestalde, interesgarria litzateke jakitea zenbat ale saldu diren bakoitzetik. Inork badaki... 2. UntitledGuest User, UnregisteredIdeia hona iruditu zait liburu hau une honetan bertan gomendatzea. Izan ere, bukatzen ari den hilabete honetan, hainbat tokitan gogoratu zaigunez, betetzen dira 40 urte 68ko maiatza famatu hura gauzatu/bizi zenetik, lehenengo Parisen eta ondoren munduko beste hainbat tokitan. Liburu honen egilea ere Parisen harrapatu zuen 68ko maiatza famatu hark. Eta liburuan kontatzen diren bizipenetako asko maiatz horretan bizitakoak dira. |