HABEren Helduen Euskalduntzearen OInarrizko Curriculum-arekin bat, hona hemen Santurtziko Udal Euskaltegian 2015-2016 ikasturtetik aurrera indarrean izango diren mailak eta azpimailak:

A1

A1 mailak komunikatzeko eta modu errazean informazioa trukatzeko oinarrizko gaitasuna adierazten du.

A2

 A2 mailak informazio erraza eta zuzena prozesatzeko gaitasuna adierazten du. Horrez gain, testuinguru ezagunetan adierazpenak egiten hasteko maila da.

B1

B1 mailak aldez aurretik aurreikus daitezkeen egoeretan modu mugatuan adierazpenak egiteko gaitasuna adierazten du, baita egunerokoa ez den informazioa modu orokorrean tratatzeko ere.

Maila honek bi azpimaila ditu: B1.1 eta B1.2

B2

B2 mailak komunikazio-helburu gehienak lortzeko eta gai-mota askotan adierazpenak egiteko gaitasuna adierazten du.

Maila honek bi azpimaila ditu: B2.1 eta B2.2

C1

C1 mailak eraginkortasun handiaz komunikatzeko gaitasuna adierazten du, egokitasuna nahiz erregistroa errespetatuz, gaiak ezezagunak izan arren.

Maila honek bi azpimaila ditu: C1.1 eta C1.2

 

 

 

 

 

Gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko nahiz cookie-ak nola ezabatu jakiteko, ikusi gure pribatutasun-politika. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information