Datorren astelehenean, apirilak 9, zabalduko da HABEren B2 eta C1 mailak egiaztatzeko 2018ko lehen deialdiaren matrikula-epea. Hona hemen lehen deialdiko datak:

  • Matrikula-epea: apirilaren 9-16 bitartean
  • Onartuen zerrenda: apirilaren 18an
  • Irakurmeneko eta entzumeneko proben emaitzak: maiatzaren 9an
  • Idazmeneko proba: maiatzaren 12an
  • Idazmeneko emaitzak: ekainaren 15ean
  • B2 mailako mintzameneko proba: ekainaren 21ean, 22an eta 23an
  • C1 mailako mintzameneko proba: ekainaren 28an, 29an eta 30ean
  • Emaitzak: uztailaren 11n

Santurtziko Udal Euskaltegiko ondoko ikasleek egin dezakete matrikula: aurkez daitezkeen ikasleen zerrenda.

Matrikula egiteko nahiz zure datu akademikoak ikusteko honako atari honetara jo behar da: www. habe.euskadi.net

Informazio gehiago hemen