Gaur, irailak 15, zabaldu da HABEren mailak egiaztatzeko 2017ko bigarren deialdiaren matrikula-epea. Aurten bi deialdi izango dira: ohiko deialdia (euskaltegian matrikulatuta egon direnei zuzendua) eta deialdi irekia.

Hona hemen kontuan hartzeko hainbat data;

Ohiko deialdia: B2 eta C1 mailak

  • Matrikula-epea: irailaren 15etik 26ra
  • Onartuen zerrenda: irailaren 28an
  • Irakurmeneko eta entzumeneko proben emaitzak: urriaren 11n
  • Idazmeneko proba: urriaren 21ean
  • Idazmeneko emaitzak: azaroaren 16an
  • B2 mailako mintzameneko proba: azaroaren 23an, 24an eta 25ean
  • C1 mailako mintzameneko proba: azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean eta 2an
  • Emaitzak: abenduaren 13an 

Deialdi irekia: B1, B2, C1 eta C2

  • Matrikula-epea: irailaren 15etik 26ra
  • Matrikula-epea itxi eta hamar eguneko epean emango du argitara HABEk deialdi hau burutzeko maila bakoitzerako aurreikusitako egutegia

Matrikula egiteko nahiz zure datu akademikoak ikusteko honako atari honetara jo behar da: www. habe.euskadi.net

Informazio gehiago: