www.santurtzieus.com

NOBELAREN OSAGAIAK (I): PERTSONAIAK

 

Ezein narraziotan pertsonaien garrantzia ukaezina da. Sarritan pelikula, nobela edo ipuinen argumentua narratzerakoan, pertsonaia nagusien ekintzak kontatzeari ekiten diogu, beste ezeri baino gehiago. Arretaz irakur itzazu behean zerrendatzen diren pertsonaien ezaugarri hauek.
  1. Pertsonaiak definitzerakoan, nolakoak diren baino, narrazioan zehar zer egiten duten hartu behar da kontuan. Aktanteak ere deitu zaie maiz.

  2. Edonola ere, pertsonaiak ez dira narrazioaren ardatza, nahiz gertaeren haria gidatzen duten. Narrazioaren beste osagaietako bat baino ez da, ez pertsona ezta izakia ere. Beste aldetik, narrazioaren gainerako osagai testualekin (denbora, espazioa, narratzailea,...) dituzten erlazioen arabera definitzen dira.

  3. Pertsonaiak ere elkarren artean dituzten erlazioen arabera defini daitezke. Pertsonaia bakoitzaren jarrera eta jokamoldeetan gainerakoen jokaerek eragina izaten dute.

  4. Pertsonaia-mota asko izan arren, pertsonaia borobilak (edo konplexuak) eta lauak (edo sinpleak) ager daitezke narrazio batean. Lehenengoak izaera, sentimenduak eta abarrekoak aldatzen diren bitartean, besteak estatikoak dira, narrazioan zehar izaera aldatu barik.

 

 

Sartu eusk@ltegira!