www.santurtzieus.com

ZENBAKI MAGIKOA

"Zenbakiak ez dituzula maite? Lasai egon zaitez, truko honi esker, lagunak eta gainerakoak harrituta utziko dituzu.

Lehendabizi idatz ezazu 1089 zenbakia papertxo batean. Papertxo hori eskuetan har ezazu, lagunei erakutsi eta gorde ezazu nonbaiten.

Segidan eskaiozu norbaiti hiru zifrako zenbakiren bat idazteko, nahi duena. Baldintza bakarra: zenbakiaren lehen eta azken zifrak ezin dira berdinak izan.

Ondoren esaiozu zifren ordena aldatzeko eta ateratzen den zenbaki handienari txikiena kentzeko.

Ateratzen den zenbakia berriro ordenaz aldatzeko eskatu. Esaiozu gero biak batzeko. Aukeratzen den zenbakia aukeratzen dela, emaitza beti bera izango da: 1089".