www.santurtzieus.com

WELCOME TO THE BEACH

Itsasoa eta errepidearen

artean dagoen

lur zatian bizi naiz ni

itsasoa, lur zatia ez da gutxi.

 

Hondarra ondare haitza harri bitxi

itsasgorak jantzi

ta itsasbeherak erantzi

horrela ez du inork erabaki.

 

Ezer eskatu gabe eskeini didazu

gauero ohea

mendi bularrak heze ur ezpainak gazi

nere maitalea.

 

Ilargiz ilargi, basati ta birjin

salneuririk gabe

bizitzeko ederregi

zarelako ezin zara libre bizi

 

Erosi zaituzte erreza izan da

egin dezatela orain bere propaganda

yateak, golfa ta ipuin haundi hori.

 

Eta ezpanak margotu ta dotore jantzi

ta izan barea

ta erabakiko dute noiz igo ta jeitsi

behar den marea.

 

Ezer eskatu gabe eskeini didazu

gauero ohea

mendi bularrak heze, ur ezpainak gazi

nere maitalea