www.santurtzieus.com

UNTXIA EDO ERBIA

Lehengo batean lagun batek mendian untxia edo erbia, bietako bat altxa zuela esan zidan. Zein izan zitekeen?

Bi ugaztun hauek antzekoak diren arren, erbia handiagoa da, eta belarri eta hanka luzeagoak ditu. Koloreari dagokionez, untxia grisagoa da, eta begi beltza du; erbiak, berriz, arrea. Begiaren kolorea, noski, nekez ikusiko diogu ziztu baten doan animaliari.

Dena den, untxia zulotan ezkutatzen da eta ez da hauetatik gehiegi urruntzen. Erbia, ordea, ez da zuloan sartzen eta izutzen baduzu, laisterka egiten du.

Nire ustez, lagunak erbia altxa zuen.