www.santurtzieus.com

TRUKEAN EGIN

"El Trueque" kooperatibak bi urte darama lanean Errekalden. "zerbitzuak trukatzea diruaren boterearen alternatiba da". Hogei pertsonak bi urte daramate abentura idealista honetan. "Trukean parte hartzen duten pertsonak lan konkretu baten prezioan ados jartzean datza sekretua. Lan horrek merkatuan daukan balio ekonomikoa ez da kontutan hartu behar prezioa ipintzeko". Adibidez, bi orduko masajea hiru euskara klaseren truke eman daiteke, edo mezu bat bidaltzea bizikletaz kanguru arratsalde baten truke.

Ideia zenbait naziotan urteak daramatza praktikan. Alemanian edo Ingalaterran marjinazioaren kontrako antidotoa bezala erabiltzen da. Baliabide ekonomikorik ez duen jendeari bizitza kalitate hobea eskaintzen dio.

Bulegoko atean iragarki batzuk daude: Anak puntua egiten irakasteko eskaintzen du bere burua. Jone behar duenaren landareak zaintzeko prest dago.Peiok ingeles itzulpenak egiten ditu. Batzuek lan ona daukate eta prest daude edozer egiteko ordu batzuetarako zaletasunagatik. Ander, adibidez, dendaria da erostetxe handi batean eta arratsaldeetan automobilak konpontzen ditu.

Truke sistema hau hasieran behar zuten familiei laguntzeko sortu bazen ere, azken hilabeteetan hasierako filosofiari bira bat ematea erabaki da, eta Gaztelu elkarte kulturalari ateak ireki zaizkio. Gaztelu elkarteak Bilboko udaletxearekin batera kolaboratzen du inserzio programetan eta auzo honetan 600 kide baino gehiago biltzen ditu.

Dirurik tartean ez dagoenez, utopiko talde honek kontabilitate sistema bat asmatu behar izan du. Sartutako lan orduetan oinarritzen dira. Madrilen, adibidez, txeke antzeko agiri batzuk pilatzen dituzte kartila batean.

Antoniari harrikoa ataskatu zitzaion orain dela hiru hilabete. Pedrok konpondu zion ordu pare batean. Orain Antoniak Pedroren alabari ingeles klase batzuk emango dizkio.

Emilio igeltseroa zen. Bere ludopatiak lanik eta familiarik gabe utzi zuen. Hilabete batzuetan oso txarto egon zen, lagun batek berarekin txatarra jasotzeko deitu zuen arte. Lan hau elkarte honen lana zen eta honi esker Emiliok jende asko ezagutu zuen, baita lagunak egin ere. Berriro gizarte barruan sentitu zen.

Elkarte honen arazo nagusia jendeak elkar ezagutzea da. Zeren pertsona bat zure etxean ordu pare batean bakar-bakarrik egoteko zuk ondo ezagutu behar baituzu, bestela ez dago fidatzerik.

Espainiako elkarterik zaharrena Vallecasen dago. Bertan, supermerkatu batean, beharrezkoak diren konponketen truke janaria lor daiteke.