www.santurtzieus.com

TELESAIL ESTATUBATUARREN ERAGINA SANTURTZIN

Patin desmuntagarriak proposatu dituzte PPko zinegotziek Santurtziko udaltzainentzat. Gaizkileei jarraitzeko bitarteko egokia izan litekeela adierazi dute alderdi popularreko ordezkariek. Esan dutenez, Estatu Batuetako telesail batetik jaso zuten ideia. Diferentzia da telesail horretan bizikletaz aritzen direla lanean. Ikusi beharko da Santurtziko udaltzainak telesail horretako aktoreak bezain trebeak diren etorkizunean garraiobide hori aukeratzen badute.

Euskaldunon Egunkaria