www.santurtzieus.com

PERTSONA SINESBERA ZARA?

Eskailera bat ikustean azpitik pasatzen zara? Katu beltzak ikusteak beldurra ematen dizu? Eramaten al duzu golkoan kutunik? Bai, ez duzu horrelakoetan sinesten, baina... ikus dezagun sineskeriarik dugun ala ez.

01.- Hurrengo asteartean azterketa daukazu. Horretaz gain hilaren 13a ere bada.

  1. Zuri berdin zaizu, ikastea nahikoa da azterketa gainditzeko.
  2. Badaezpada ohi baino gehiago ikasten duzu.
  3. Horrelako egun batean ezin duzu gainditu eta utzi egiten diozu ikasteari

02.- Kalean eskailera bat ikusten duzu hormaren kontra

  1. Zuk ez duzu tontakeriatan sinesten eta azpitik pasatzen zara
  2. Ez diozu kasu handirik egiten eskailerari
  3. Eskaileratik metro batera pasatzen zara

03.- Mendian zaude eta lau hostoko hirusta bat aurkitzen duzu

  1. Zuretzat berdin laukoa, bostekoa edo seikoa izatea

  2. Polita iruditzen zaizu eta gehiago bilatzen ahalegintzen zara

  3. Zorte izugarria izango duzula uste duzu, eta eskaera bat egiten duzu

04.- Gertakizun txar baten kontakizuna entzutean

  1. Arretaz entzun eta ondoren ahaztu egiten duzu
  2. Ondoan egur zati bat aurkitzen baduzu ukitu egiten duzu
  3. Egur zati bat bilatzen duzu zure inguruan bat aurkitu eta ukitu arte

05.- Katu beltz bat ikusten duzu etxeko ate ondoan

  1. Asko gustatzen zaizu eta etxe barrura sartzen duzu amamari konpainia egiteko

  2. Bidali egiten duzu, katu beltzak ez zaizkizulako gustatzen

  3. Izugarrizko oihua bota eta katuari begiratu gabe etxean sartzen zara

ERANTZUNAK:

Gehienak A badira:

Zuri bost axola katu beltzak, ispilu hautsak eta gainerakoak. Oso praktikoa zara

Gehienak B badira:

Ez zara pertsona sinesbera, baina ez dudu horrelako kontuez barre egiten. Nahiz eta ez sinetsi badaezpada egiten dituzu zenbait gauza.

Gehienak C badira:

Edozein eratako kutunak gordetzen dituzten horietakoa zara.