www.santurtzieus.com

OSTATUKO NESKATXAREN KOPLAK

Isildu zaigu eguna

Larre ondoan asuna

Zure gomuta saminagoa

Bihotz nereko kuttuna.

 

Eperra garitzan kanta,

Ehizeko zakurra zaunka.

Teilatu gorriari dario

Nigar eta odol tanta.

 

Belar gainean bildotsa

Haizeak leun du hotsa.

Etsai-urratsen zarata hitsa

Gorrotoaren ostotsa.

 

Oilarrak harro kalparra

Zezena ez da koldarra.

Espaina aldean preso daukate

Nire senargai zangarra

 

Eder basoan haritza

Pagoa lerden bortitza.

Bazter hauetan zenbait jaunskilok

Errez jan ohi du bere hitza

 

Ibaia dator uholde,

Haizea uraren golde.

Euskal andra-gizonen odola

Ez da isuriko debalde.

 

Sagarrak daude ustelak,

Mikaztu dira upelak.

Lehengo aldean orain gara gu

Abertzale txit epelak

 

Udako sasoiak uzta,

Larrean eder hirusta.

Nire bularra zuk laztan ezik

Ximelduriko masusta.

 

Artoa zaigu zoritu

Sagarrondoak gorritu.

Zu noiz itzuliko itxaropena

Ez zait gogotik akitu

 

Euriak mardul dario,

Elurrak dirudi liho.

Nire bihotzak ez dezaizuke

Sekula esan adio.

Usoak dira igaro,

Basoak dirau oparo.

Nire magal gozo dukezu

Zatozkenean abaro.

 

Zelaiak badu hesia

Ereina dugu hazia.

Nire erraietan ernatuko da

Askazi ezin hezia.

HITZAK: Joxe Agustin Arrieta

MUSIKA: Antton Latxa (Oskorri)