www.santurtzieus.com

NOR NAIZ NI?

Nor naiz ni? Lur osoan nago: hemen, hor, han. Leku guztietan bizi naiz: Everest mendian eta haitzuloetan, New York-en eta Asteasun, itsaserdian eta gelen barruan.

Lur osoan bizi naiz eta lurraren adina daukat. Animaliarik gabeko munduan egon naiz egunez eta gauez. Pertsonarik gabeko munduan egon naiz. Adan eta Evarekin egon naiz paradisuan.

Gizonaren historia osoan egon naiz presente: eztaietan eta hiletetan, hitzaldietan eta isiltasunean, festetan eta tragedietan, barre eta negarretan. Negarraldi guztietan egon naiz presente, baina ez dut ezer ikusi. Orain ere ezin dezaket ezer ikusi. Leku guztietan nago, baina ezin dezaket ezer ikusi, ez baitut begirik.

Nire izaera oso aldakorra da: batzuetan lasai egoten naiz, besteetan urduri; batzuetan hotz-hotz egoten naiz, bestetan bero-bero; batzuetan gozoa izaten naiz eta besteetan oso haserre egoten naiz. Eta haserre baldin banago, ez dut ezer errespetatzen, ezin dezaket ezer errespeta.

Ez dut ezer ikusten, ezin dezaket ezer ikus, ez dut begirik. Ni naiz... Nor naiz ni?