www.santurtzieus.com

KONTUAN HARTU BEHARREKO ARAUAK

  1. 0-12 urte bitarteko umeak atzeko eserlekuetan bidaiatzea gomendagarria izateaz gain,aulkitxoa, kapazua, kuxin altxagarriak erabili behar dituzte
  2. Eusteko sistema bereziren bat aukeratu behar denean umearen pisua eta altuera hartu behar dira kontuan.
  3. Erosten dugun edo eskuratzen ditugun eusteko tresnak beti HOMOLOGATUAK izango dira.
  4. Umea ez da sekula besotan eraman behar. Egin diren azterlanetan 5 km/h baino gehiagoko abiaduran joanez gero, istripu bat gertatzen bada, helduak ezin diola umeari eutsi ikusi da
  5. Ibilgailua airbag-duna bada, jarri umea beti atzeko eserlekuan.
  6. Abiatu aurretik, itxaron denak uhalak lotuta eduki arte.
  7. Kotxean sartu-irteerak egiteko, espaloira ematen duen atea erabili.
  8. Ez utzi inoiz umerik bakarrik ibilgailuan.
  9. Ez eraman besteen umerik zure ibilgailuan eusteko sistema egokirik ez baduzu.
  10. Ez utzi zure seme-alabei besteen ibilgailuan ibiltzen, ez badute eusteko sistema berezirik.