www.santurtzieus.com

JATETXEAN

Kaixo, Patxi
Gabon. Jende asko duzue gaur, eh?
Bai. Zer afaldu nahi duzu, Patxi? Betikoa?
Ez, gaur zerbait berezi nahi dut. Goseak nago. Ez dakit. Zer dago afaltzeko?
Menua jakin nahi baduzu, esango dizut. Sarrerako, esparragoak, oilo-salda, arrain-zopa, paella eta entsalada. Esparragoak, esparragoak probatu behar dituzu; ederrak atera dira. Arrain zopa ere ez dago txarra.
Tira ba, hain ederrak badira, atera esparragoak; baina oilo-salda ere probatu nahi dut.
Orduan, gauza biak: esparragoak eta oilo-salsa. Ederto. Gero, bigarrenerako arraina eta haragia ditugu. Arrainetan: legatza plantxan, frijitua, saltsan; gero langosta. Zer gehiago? Ah! Bisigua, atuna saltsan, amuarrainak.
Arraina ez; gaur haragia nahi dut. Haragia berezia. Zerbait berezirik badago?
Tira, berezi-berezia, ba, ez. Baina badugu arkume errea, eta ahatea laranjarekin ere bai. Bikote horrek, esate baterako, ahatea laranjarekin eskatu du. Gero betikoa: solomiloa, oilasko errea, idi-txuleta...
Arkume errea probatu nahi dut, aspaldian ez dut jan eta.
Ederto; postrerik behar duzu?
Bai, zer duzue?
Eguneko fruta, gazta, sagar-tarta, mamia eta whisky-tarta.
Gaur sagar-tarta nahi dut
Eta ardorik? Ardo zuri ederra dugu. Monopola. Garestiagoa da, baina " gero gerokoak" Ez al da hala, Patxi?