www.santurtzieus.com

EUSKALDUN BERRIAREN BALADA

Barakaldokoa naiz eta

daukat paro obrero

horregatik euskaltegira

noa ni egunero

euskaraz bazekien nire

bisabueloak edo

baina ni roilo hon(e)taz

orain arte zero

 

Goizero goizero

AEKn bezero

batzuetan ero

besteetan bero

baina ez dut milagro

handirik espero

 

Goizian goiz hasi behar dut

motibazio bila

euskara ez da ingelesa

baina ez dago hila

egun askotan pentsatzen dut

hau dala inutila

nik ez daukat kulparik

ez banaiz abila

 

Hau da hau makila

aditz klase pila

hitzak beste mila

animo mutila

esaten dute baina

ez da hain fazila

 

Ideia hau nire buruan

ez dakit noiz hasi zen

baina batzutan ez naiz hemen

gehiegi dibertitzen

lau gauzak izen bat dute eta

gauza batek lau izen

kokoteraino nago

klaseak aditzen

 

Pegatak ipintzen

(e)ta dirua biltzen

nola sartu nintzen

ez dut konprenitzen

lan on bat bilatzeko

ez badu zerbitzen

Oskorri