www.santurtzieus.com

ETXE BAT ALOKATZEN

Ring-ring

Bai esan
Kaixo. Martin Irigoien etxean dago
Bai, ni naiz. Nor zara, ba?
Begira. Arantza da nire izena eta egunkarian iragarki bat irakurri dut. Etxebizitza bat alokatu nahi duzu, ezta?
Bai, hala da. Informazioa nahi duzu?
Bai, mesedez. Zenbat gela ditu guztira?
Begira: lau logela, sukaldea, egongela eta komun bi ditu. Ah, balkoia ere badu.
Eta...zenbat metro koadro dira?
120 direla uste dut
Garajerik badu?
Ez, garajerik ez du, baina ganbara txiki bat bai
Zer prezio du?
Garestitxoa da, 35 mila pezeta; baina abantaila handiak ditu; oso toki onean dago, Donostia erdian. Parte zaharra ere hurbil du; dendak, autobusak eta zerbitzu guztiak oso gertu ditu.
Bai, baina garestitxoa iruditzen zait. Altzaririk badu?
Ez, ez; hutsik dago
Beste gauza bat: gela guztiak kalera begira daude?
Bai, noski, gela guztiak daude kalera begira. Ez du gelarik patio aldera
Eta berogailu eta telefonoa baditu?
Begira. Berogailua badu, baina telefonorik ez. Eskailerako gastuak ere ez dira garestiak: bi mila pezeta besterik ez.

HABE