www.santurtzieus.com

BILBO-BILBAO

Bide luzea daukat

Plaza Espaņaraino

argi peatonala

gorri dago, joino!

autobusaren kea

espaloian laino

taxi bat hobe nuen

karua da baino

 

Bi neska sartu zaizkit

ez oso modako

firma kendu didate

auskalo zertako

mundua oso gaizki

omen doalako

ez dut neure burua

zubitik botako

 

Hara beste morroia

galtzak estututa

espaloia beretzat

pasarelatuta

nik ezin ba gainetik

begirik kendu ta

zapata garbitu dut

zeretan sartuta

 

Zapataren usaia

bozinaren hotsa

zentzuak dira bata

bestearen lotsa

bekainak bekainari

a ze neska motza!

begirada beroa

ukimendu hotza.

 

Ehun da sei pasotara

pare bat kaskajo

kale kantoi-kantoian

"tio que te rajo"

sosak eman dizkiot

umil eta majo

holakotan ezin da

kukurrukoa jo

 

Oraindik pasa gabe

graziaren broma

hurbildu zait atso bat

eskean dagona

gaur salbo dago nire

borondate ona

"lehen eskatu didate

barkatu, amona.

 

Horra anbulantzia

hotsa dariola

frenatuta dinoste

irribarrez "hola!"

barrura sartu naute

hau ez da kontrola

nork abisatu die

burutik nagola?

 

Sirenari begira

jartzen da jendea

ze polita den denei

agur egitea

zakarra bahaiz ere

sorpresaz betez

laster itzuliko nauk,

Bilbao maitea.

Oskorri 13