www.santurtzieus.com

BI BERRI

Gorputzeko organoak lekuz kanpo izan arren, 118 urte

Le Thi Co emakumezko vietnamdarrak 118 urte ditu. Urte asko dira, inondik ere, baina bera bezala beste batzuk badira munduan adin horretara iritsi direnak. Kontua da Le Thi cok gorputzeko organoak erabat leku aldrebesetan edukita bete dituela hainbeste urte. Emakumezko vietnamdar honek bihotza bere leku naturaletik kanpora dauka,. Gibela ezkerraldean, eta barea, berriz, eskuinaldean. Akaso horixe izango da sekretua!

Haize erauntsia aprobetxatu eta ihes egin

Izugarrizko txikizioak egin ditu Ipar Amerikako ekialdean George haizete madarikatu horrek. Baina batzuen batzuei mesede ere egin die. Atzo jakin zenez, irailaren 21 eta 22an Puerto Ricon 50 presok ihes egin zuten kartzeletatik haize erauntsia aprobetxatuta. Atzo herrialde horretarako agintariek jakinarazi zutenez, iheslarietako 25 atxilotzea lortu dute eta preso sartu dituzte berriz ere.

Euskaldunon Egunkaria 98/X/14