www.santurtzieus.com

BELDURRAK AIDEAN

"Etxera noa. Gaueko hamabiak dira. Oso ilun dago, kalean inor ez. Bat-batean, nire atzetik datozen oinotsak entzun ditut. Atzera begiratu dut baina, ilunaren ilunaz ez dut ezer ikusi. Nire pausuak arindu ditut. Hala ere, nire atzetik datorrenak neure norabide bera daramala dirudi. Normalki ez naiz beldurtia baina, momentu honetan beldurrak jota nago. Ez daukat atzera begiratzeko gogorik, ezta ausartu ere! Eta nire atzeko horrek nik baino abiadura azkarragoa dakarrela dirudi; eta, halako batean, ni konturatu baino lehen nire aurrean dago."