www.santurtzieus.com

BBK GAZTEDI ELKARTEKO III. ARGAZKI-LEHIAKETAREN OINARRIAK

  1. Gaztedi Plan baten titular diren, 6tik 17 urtera bitarteko gazte guztiek hartu ahal izango dute parte lehiaketa honetan.

  2. Lehiaketaren gaia "BIZKAIA" izango da, beste barik eta kategoria bi jarriko dira:

  1. 6-12 urte

  2. 13-17 urte

  1. Erabiliko den prozedura paper gaineko argazkiarena izango da, KOLORETAN. Lehiakideek hiruna lan aurkeztu ahal izango dituzte gehienez.

  2. Argazkien euskarrien neurria derrigorrez izango da 210x297 mm.koa (DIN-A), eta berau kartulina mehekoa izango da. Euskarri honen barruan argazki-paperaren eta argazki-irudiaren neurriak egilearen aukerakoak izango dira, gehienezko neurria 180x240 mm.koa izanik argazki bakoitzerako (IKUS AHOLKATUTAKO MUNTAIA).

  3. Lehiaketa honetan aukeratu eta saritutako lanak BBKren esku geratuko dira, eta beronek baino ez du izango argazkiok erakusteko edo erreproduzitzeko eskubidea edozein eraginerako. Argazkiak, Umeen Gabonetako Parkean (PIN), Gaztedi Elkartearen standean erakutsiko dira.

  4. Lehiaketara aurkeztutako lanek derrigorrez eduki beharko dute inprimaki honi erantsita dagoen izenemate-orria, orri hori bete eta kartazal itxi batean sartu. Lan bakoitzaren atzealdean egilearen izena, abizenak, helbide osoa, telefonoa eta lanaren izena agertuko dira.

  5. Lanak Bilbao Bizkaia Kutxaren bulegoetan utziko dira, edo INFOJUVEra bidaliko dira (Jose Maria Olabarri kalea, z/g. 48001. Bilbo) zertifikatutako posta bidez.

  6. Antolatzaileek ez dute euren gain hartuko galdutako obren ardura edo lanek izan ditzaketen kalteena.

  7. Lanak aurkezteko epea abenduaren 4an amaituko da.

  8. Saria jaso duten lehiakideei jakinarazpena bidaliko zaie eta sariak banatzen diren egunerako deitu egingo zaie. Honetaz gain, emaitzak, BBK-ko bulegoen eta komunikabideen bidez jakinaraziko dira.

  9. BBK-k eta Vizcaya Cine Foto-k izendatuko dituzte epaimahaikideak, eta berauen erabakia atzera bota ezinekoa izango da. Saritutako gazteek, epaimahaikideek beharrezko ikustekotan, aurkeztutako lanen egile direla frogatu beharko dute.

  10. BBK Gaztedi Elkarteko Hirugarren Lehiaketa honetan parte hartzeak baldintza hauek guztiak erabat onartzea dakar.

  11. Lehiaketa hau Euskal Herriko Argazkigintza-Taldeen Federazioak gomendatu eta kontrolatutakoa da.

"EUROA" ESKOLA IDAZLANEN VIII. GAZTEDI BBK LEHIAKETA

Bizkaiko ikasle, irakasle eta ikastetxe guztietarako pizgarri gisa, kutxak ohiko Eskola Idazlanen BBK Gaztedi Lehiaketarako deialdia egiten du. Aurten, puri-purian egoteaz gain, gure gazteei ere eragiten dien gai bat aukeratu dugu: EUROA.

Honako oinarri hauek arautuko dute:

  1. Adin-talde eta hizkuntzaren arabera, ondoko mailak ezarri dira:

HAUR MAILA (EUSKARAZ eta GAZTELERAZ), 11 urte arte.

GAZTE MAILA (EUSKARAZ eta GAZTELERAZ), 12 eta 18 urte bitarte.

  1. Idazlana, ipuina edo beste literatura estilo zein genero erabilita idatz daiteke. Kontuan hartuko ditugu fantasia, asmamena, originaltasuna, bizitasuna, sentikortasuna eta norberaren idazkera, bai edukian bai forman ere.

  2. Idazlanek argitaragabeak izan behar dute. Bi orrialde izan behar dute gutxienez eta lau gehienez.

  3. Idazlanak bakarka edo taldeka (hiru kide gutxienez eta bost gehienez; horietako bat arduraduna izango da) egin daitezke.

  4. Komenigarria da bakarkako zein taldekako idazlanak ikastetxeko irakasle batek bultzatzea.

  5. Identifikazio datuetan honako hauek agertuko dira: lehiakide bakoitzaren izen-abizenak, jaiotako urtea, ikasketa maila, etxeko helbidea eta telefonoa (taldearen idazlana bada, arduradunaren izenak LEHENENGOA agertu behar du), bai eta ikastetxearen zein irakasle arduradunaren izena, helbidea eta telefonoa ere.

  6. IDAZLANAK BBK BULEGOETAN EMANGO DIRA. IDAZLANAK ONARTZEKO EPEAK ABENDUAREN 4a ARTE IRAUNGO DU.

  7. Epaimahaikideak Bizkaiko finantza, pedagogia eta literatura edo kultura arloetako ordezkariak izango dira.

  8. Bilbao Bizkaia Kutxak aurkeztutako idazlanak egokitzat jotzen duen eran erabiltzeko, eta hala badagokio, argitaratzeko eskubidea beretzat gordeko du. Idazlanak urratu edo galduz gero, Kutxak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko.