www.santurtzieus.com

ANBULANTZIA

Anbulantzia batean zihoazen bost gaiso eta beste lagun bat hil dira auto istripuz Toledon

Sei lagun hil ziren atzo goizean Esquivias (Toledo) herriaren parean anbulantzia batek eta auto batek elkar talka egin ondoren. Antza denez, euriaren ondorioz, anbulantziak irrist egin zuen eta bere atzeko aldeak kontrako norabidetik zihoan auto bat bete-betean harrapatu zuen. Bi ibilgailuak irauli egin ziren gero. Autoan zihoan pertsona bat berehala hil zen, anbulantzian zihoazen lau gaixorekin batera. Beste gaixo bat ospitalean hil zen. Anbulantziako gidaria onik dago, baina beste hiru lagun larri daude. Anbulantziak garraiatzen zituen Toledoko Virgen de la Salud ospitalera errehabilitazioa egitera zihoazen gaixoak.

Euskaldunon Egunkaria 1998/IX/29)