|
|
|
HASIERAN ERABILTZEKO AGURRAK
Honako izen hauek erabiltzen dira: jaun, andere, lagun, maite, laztan, bezero, harpidedun...
Kontuan hartzekoa da, beraz, nori bidaltzen diogun
Agur erabiltzen dugunean:
|
Agur: | |
|
Agur t´erdi | |
|
Agur, adiskideak: | |
|
Agur, jauna: |
Eskutitz eta idazki ofizialetan, honako hauek erabil ditzakegu:
|
(Agur) Jaun Agurgarria: | |
|
(Agur) Jaun Argia: | |
|
(Agur) Jaun Ohoregarria: | |
|
(Agur) Jaun Preziatua: | |
|
Hauen aurretik, kargua ere ipintzen da: | |
|
(Agur) Alkate Jaun Agurgarria: |
Excelentísimo Señor, Ilustrísimo Señor eta antzekoak egiteko, Txit erabil ohi dugu:
|
(Agur) Alkate Jauna Txit Agurgarria: | |
|
(Agur) Alkate Jaun Txit Argia: | |
|
(Agur) Alkate jaun Txit Ohoregarria: |
AMAIERAN ERABILTZEKO AGURRAK
Eskerrak ematen ditugunean:
| Mila esker zure laguntzagatik | |
|
Aldez aurretik eskerrak emanez | |
|
Har ezazu nire esker onaren eskermina |
Zerbait eskatu denean erabiltzekoak:
| Zure berri laster izango dugulakoan | |
|
Zure zain geratzen gara | |
|
Gure eskaria kontuan hartuko duzulakoan |
Gaztelerazko sin más adierazteko
|
Oraingoz besterik ez | |
|
Besterik ez |
Gaztelerazko quedo a su disposición
|
Beti zure esaneko | |
|
Zure esanetara |
Gaztelerazko hasta la vista esateko
| Hurrengora arte | |
|
Ongi izan eta laster arte | |
|
Ikusi arte |
Beste batzuk
|
Agur | |
|
Agur t ´erdi | |
|
Agurtzen zaitut | |
|
Har ezazu nire agurrik adiskidekorrena | |
|
Har ezazu nire agurrik beroena |
Azkenik hona hemen bukaeran jartzeko hainbat agurkera
| Zure berri laster izango dugulakoan eta aldez aurretik eskerrak emanez, agurtzen zaitu |
| Oraingoz besterik ez, ikusi arte, eta ongi izan |
| Nire eskabidea kontuan hartuko duzulakoan eta aldez aurretik eskerrak emanez, har ezazu nire agurrik adiskidekorrena |
| Hurrengora arte, zuek esan, agur |
| Har ezazu zureganako dugun estimazioaren adierazpena eta agur ona |
| Besterik gabe, zure erantzuna baiezkoa izango delakoan, agur t´erdi |