www.santurtzieus.com

ERE

LAGUNTZA GEHIAGO

ARIKETAK

UNITATEAK

Honako kasu hauetan erabili behar da ERE:

1. Baieztatzen edo ukatzen dena espreski azaltzen ez denean (ezta aditza ere).

Erdaraz también edo tampoco.

Txomin etorri da? Bai
Eta Anton? Baita

 

Hau joango da? Ez
Eta Alizia? Ezta

 

2. Baieztatzen edo ukatzen dena espreski azaldu arren aditzik agertzen ez denean. Edo aditza infinitiboan agertzen denean.

Txomin etorri al da? bai Erosi duzu txartela? Bai
Eta Anton? Anton ere bai. Eta joan zara? Baita joan ere / Baita Anton ere.

 

Hau joango al da? Ez
Eta Alizia? Alizia ere ez / Ezta Alizia ere.

 

3. Aditza jokatuta agertzen denean, baina azpimarratzen dena aditza ez denean.

Txomin etorri al da? Bai
Eta Anton? Anton ere etorri da.

 

Hau joango al da? Ez
Eta Alizia? Alizia ere ez da joango.

 

4. Aditza agertzeaz gain garrantzitsua denean.

Egingo dituzu ariketak? Bai
Eta ekarri? Ekarri ere egingo ditut.

 

Etorri da Jon? Bai, eta joan ere egin da.

Ikusten duzun bezala aditza joan da, beraz joan ere egin da eta ez du.

Aditza behar den moduan deklinatu egin behar da, etorkizuna, iragana, e.a.

 

5. Non ipini behar dugu ERE?

Azpimarratzen dugunaren atzean.
Ezin da ipini esaldi hasieran.
Ezin da ipini aditza jokatua (konjugatua) eta gero.
Normalki aditza baino lehen ipintzen da.