www.santurtzieus.com

DENBORAZKO PERPAUSAK

LAGUNTZA GEHIAGO

ARIKETAK

UNITATEAK

Kontzeptua eta baliabideak

Adibideak

Erdarazko baliokideak

Aurrekotasuna

Baino lehen(ago), aurretik, orduko, tzerako, enerako

* Ezkondu baino lehenago pentsatu zer egiten den

* Istorio horiek zu jaio baino lehenagokoak dira

* Hasi aurretik ondo begiratu behar da

* Mitxelenak hitz egin aurretiko kontuak dira horiek

* Ni sartu orduko hitzaldia hasi zen

* Zuhaitza moztu zutenerako hilda zegoen

* Zu etortzerako gu alde eginda ginen

* Antes de

* Anteriores

* Para cuando

Aurrekotasun hurbila

-tzerakoan, baino lehentxeago

* Atea irekitzerakoan ohartu zen giltza falta ziztzaiola

* Polizia azaldu baino lehentxeago ihes egin zuen

* Al ir a

* Un poco antes que

Gerokotasuna

Eta gero, ondoren, ondoan, ostean, -takoan, -nez gero, -z gero

* Zu ezagutu ondoren ez dut besterik buruan

* Edaten ibili ondoko goiza ez da erraza izaten

* Lana galdu ostean kirola egiteari ekin zion

* Ikasi eta gero ez zaizu ahaztuko

* Hilda geroko kontuak ez zaizkit interesatzen

* Zu ezagutuz gero pozik bizi naiz

* Hura ikusitakoan bere gurasoez oroitu nintzen

* Despues de

* Posteriores a

* Cuando

Berehalakotasuna

Bezain laster

Agudo, arin, pronto, azkar...

Eta berehala, behingoan, laster, orduko, -neko

* Jakin bezain laster deituko dizut

* Ikusi nuen bezain laster ohartu nintzen nor zen

* Etxean sartu eta berehala jakin dut norbait zegoela

* Hamazortzi urte bete zitueneko atera zuen karneta

* Oheratu orduko loak hartu ninduen

* Tan pronto como

* Nada mas

Aldiberekotasuna

-nean,-n batean,-tean,-teaz batera, -az batera

* Ama datorrenean ikusiko duzu

* Ikusi zintuenean korrika hasi zen

* Telefonoz hitz egiteaz batera telebista ikusten zuen

* Ikasiaz batera primeran ibiliko zara

* Cuando

* A la vez

Iraupena

-n bitartean,

-n artean, -la(rik), -eino

 

* Ezer esaten ez duten bitartean, daudela bertan

* Isilik dauden artean ez naiz kexatuko

* Gu heldu bitartean ez egin ezer

* Lanetik zetorrelarik hanka hautsi zuen

* Lo zegoela hizketan ihardun zuen

* Zu hemen zareino ez da tristurarik izango

* Mientras que (gerundio)

Maiztasuna

-netan, -n bakoitzean, -n gehinetan, -n guztietan, -n aldiro,

 

* Zuzendariarekin egon naizenetan ez dit horrelakorik adierazi

* Ikusten zaitudan bakoitzean haserretzen naiz

* Etorri den gehienetan bakarrik izan da

* Musika hau entzuten dudan guztietan zutaz oroitzen naiz

* Etortzen den aldiro opariren bat dakar

 

* Las veces que

* Cada vez que

* La mayorķa de las veces

* Siempre que

* Las pocas veces que

 

Hasiera- noiztik

-netik, -netik aurrera, -nez geroztik, -netik hona

 

* Titulua atera duenetik ezin da berarekin egonan

* Ikusi zaituen momentutik urduri jarri da

* Ama hil zitzaionetik aurrera oso aldatu da

* Etxea txukundu nuenez geroztik ez ditut gauzak aurkitzen

* Desde que

Amaiera, noiz arte

-n arte(raino), arte, harik eta....arte

 

* Sendagileak ikusi arte ez zen lasaitu

* Zu joaten zaren arteraino zurekin egongo naiz

* Harik eta guztiek berarekin hitz egin zuten arte, ez zen iritzia ematera ausartu

* Hasta que

Noizko

-n garaiko...., -n eguneko...., -neko(a)

* Argazki hauek kuban egon ginen garaikoak dira

* Apunte horiek ikasle zinetenekoak izango dira

* De cuando