www.santurtzieus.com

BIRDEKLINABIDEA

LAGUNTZA GEHIAGO

ARIKETAK

UNITATEAK

1. -KO atzizkiaren bidezkoak

Euskaraz deklinabide kasu guztiek, NOR, NORI, NORK eta NOREN izan ezik, -ko atzizkia har dezakete eta honela berez adizlagun zirenak izenlagun bihurtu. Baliabide hau oso erabilia da batez ere erlatibozko perpausak ekiditeko, honela esaldien luzera asko laburtzen baita.

Non nongo

Nora norako

Nondik Nondiko

Noraino norainoko

Norantz noranzko

Zerez zerezko

Norekin norekiko

Norentzat norentzako

Norengatik norengatiko

Norengana norenganako

Norengandik norengandiko

Adibideak:

Egurrezko mahaia = egurrez egindako mahaia

Donostiarako bidea = Donostiara doan bidea

Zurekiko harremanak = Zurekin ditudan harremanak

Zureganako maitasuna = Zuri dizudan maitasuna

Ikus daitekeenez, "egurrez, Donostiara, zurekin eta zuregana" aditz lagunak dira, hau da, zuzenean aditzari lotzen zaizkio.

Baina "egurrezko, Donostiarako, zurekiko eta zureganako" zuzenean izenari lotuak daude, hau da, izenlagunak dira.

Behin ko atzizkia hartu ondoren berriro deklina daitezke, hau da, ondoan duten izenaren elipsia eginez gero hari zegokion kasua bereganatzen dute.

Plastikozko jostailuak lurrean utzi ditut, eta egurrezkoak arasa horretan

Harekikoak aspaldi moztu nituen (harremanak).

Bai hondartzarako bideetan, bai mendirakoetan kotxe ilara handiak daude

 

2. NOREN

Noren atzizkiz osatutakoak zuzenean birdeklina daitezke, izan ere noren kasua daraman hitza izenlagun baita jadanik.

Hauek dira nireak

Nire etxeari su eman diote, zureari berriz ez.

Pello nire emaztearen ondoan eseriko da eta ni Josurenaren ondoan

Gurera joango gara bazkaltzera (gure etxera)