SILVIA MAURIREN HERIOTZA

 Arantxa Iturbe (HABE aldizkaria, 308. alea)

Silvia Mauriren heriotzak aldatu zuen nire bizitza.

Anttonek hotsegin zidan haren berri emateko.

- Silvia hilda aurkitu dute. Ez beste ezer galdetu, ez dakit ezer, bihar hitz egingo dugu, -besterik ez zidan esan.

Ez non, ez nola, ez noiz, ez eta bera non zegoen, nola jakin zuen edo nork esan zion ere. Antzeman nion oso hunkituta zegoela. Ez zen sekretua Antton beti egon zela Silviaz maiteminduta, eta leiendak zioen ez zuela inoiz hitz gozo bat lortu Silviaren ahotik, bera ere jakinaren gainean egon arren.

Hitz gozoak gainontzeko guztientzat sobran izaten zituen Siiviak, eta Antton ez zen beragatik edozer gauza egiteko prest zegoen bakarra.

Gazte-gaztetatik izan zuen jendea erakartzeko dohaina. Makina bat buruhauste sortu izan zidan ikaskide garaian, Antton tarteko, bere dohain haien erruz. Aspaldian ahaztuta neuzkan, bakoitzak bere bideak nondik jo behar zuen erabaki genuenetik. Zaila zen halere, Silvia erabat ahaztea, eta gutxiago, bi urte lehenago, ...........(1)............ hasi zenetik. «Pasa nahi gau bat Silviarekin?» esanaz hasten zen .............(2).................. Ezetz erantzun zuenik ez dut ezagutu.

Batzuek arinegia zela zioten, beste batzuek txorakeriak besterik ez zuela esaten, begi haiengatik ez balitz, ez ziotela .........(3).............. lanik emango, ezetz, begiak ez baino irribarrean zegoela Silviaren sekretua, nola irribarrean?, lepoz behera zeukala zeukan guztia ... Esango nuke irribarrean zuela erakargarritasunik handiena, behin, eztabaida batean, horren alde zegoen batek, begiena defendatzen zuen beste bati eman zion labankadaren zentimetroen arabera. Komunikabide guztietan izan zuen oihartzuna eztabaida hark, eta nik behintzat oso argi ikusi nuen ez nengoela prest Silviaren ezer defendatzeagatik labankada bat jasotzeko.

Gainontzekoak ere akaso ez ziren hainbeste jasotzeko prest egongo, baina Silviak bere proposamena egiten zuen gauetan, bada ez bada ere, denak .......(4).......... egoten ziren. Nahikoa izaten nuen -behin baino gehiagotan egin nuen froga- nerea itzalita, patioko leihoa zabalik edukitzea, etxe guztietan ez bazen, gehienetan, .........(5)............ hura ........(6)............. ari zirela konturatzeko.

Ez nuen pentsatu ere egin nahi Silviaren heriotzak zer-nolako oihartzuna izango zuen! Hilda ere zeresana emango zuen, seguro.

Oroitzapenetan murgilduta nenbilen bitartean konturatu nintzen egun hartan zela bere .........(7)............. eta, jakinminak bultzatuta, ..........(8).............. piztu nuen, eta ordua iritsi zain geratu nintzen, ea nola konpontzen ote zuten haren falta. Izugarri harritu nintzen ohizko musikarekin haren ahotsa iritsi zitzaidanean «Pasa nahi gau bat Silviarekin?». Haren -..........(9)............. .............(10).............. bete-betean harrapatzen zuten, eta haiekin batera ahots arrotz batek hitz egin zigun: «Jaun-andreok, albiste triste bat eman behar dizuegu: ........(11)............ ari zareten emakume zoragarri honek utzi egin gaitu gaur bertan. Ez da gehiago gure artean izango. Asko kosta zaigu erabaki hau hartzea: gaur ere Silvia zuekin izango da, aurrez grabatuta geneukan ...........(12)........... bati esker. Jakin badakigu, berari galdetzeko aukerarik izan bagenu, bere nahia, beste gau batez zuekin egotea izango zela. Haren nahiari jaramon eginez, dasta ezazue azkeneko aldiz, Silvia Mauriren saioa. Gabon pasa».

Nik ezin izan nuen jasan. Hain bizirik zegoen! Eta hain gutxi nekien haren bukaeraz! Zuzendaritzaren oharrak ere ez zuen ezer argitu: heriotza bera ere ez zuen aipatu. «Ez da gehiago gure artean izango». Nik baino gutxiago jakingo zuten beste askok, eta saioa hasi berritan iritsi ez zirenek, susmorik ere ez zuten izango, han hizketan ari zitzaien hura, jadanik gure artean ez zela. Beste edozein egunetan ohar hari jaramonik ere ez nion egingo, Silviaren fama areagotzeko tranpa bat zela pentsatuz. Baina Anttonek deitu zidan. Dei hura egiazkoa zen eta ez zegoen zalantzarik.

Erabaki bat hartu nuen. Silviaren etxera joango nintzen. Azken finean, oso maite ez nuen arren, lagunak ginen edo itxura hura eginez jarraitzen genuen, oso noizbehinka, elkar ikusten genuenetan. Konturatu nintzen lagun on batek haren senarra ezagutuko zuela, baina nik ez nuen Anjel ezagutzen. Banekien Silviaren miresle amorratua zela, oso aberatsa, eta hari baiezkoa emateko orduan, gehiago begiratu ziola Siiviak etorkizunari, maitasunari baino. Hori esaten zuten behintzat. Eta etxearen neurriak ikusita, nik ere baietz esango nuke. Sartu aurretik bi aldiz pentsatu nuen. Jendez gainezka egongo zen, hango eta hemengo kazetariak, jakinminez inguratutako jendea, polizia ere bai... baina ni laguna nintzen, eta aurrera egin nuen.

Zur eta lur geratu nintzen atea senarrak berak zabaldu zidanean. Gaztetako argazki batzuetatik ezagutu ninduen, eta pasatzeko eskatu zidan, bakarrik zegoela eta. Nik, ezetz, zer gertatu ote zen jakitera bakarrik hurbildu nintzela. Eta berak, ez zekiela, eta asko eskertzen zidala joan izana.

Zuzendaritzak .........(13).............. emandako oharraren bidez jakin zuen senarrak zekiena. Ezer gutxi. Silviak ez omen zion sekula esan ..........(14)............. grabatu egiten zutenik. Seguro zegoen, bi minutu nahiko izan zituen, gaua elkarrekin pasatzeko proposamen publikoa egiten zuen bitartean, pribatua beste norbaiti egiten ziola. Hori askotxo esatea ez ote zen galdetu nion, animatze aldera. Ez zidan erantzun.

Elkarrekin hasi ginen non ote zegoen, nola hil ote zen edo nork hil ote zuen ikertzen. Ez genuen ondorio garbirik atera. Hilda aurkitu zutela, nonbait, hiri-erdian zuen etxeren batean.

Hurrengo egunak oso gogorrak izan ziren guretzat. Galdera asko, dolumin gehiago, hileta, loreak barra-barra, negarra, esplikazioak, hipotesiak... Anjelek ez zuen autopsia egiteko baimenik eman, eta, derrigorrezkoa izan arren diruak eta famak badituzte oraindik zenbait pribilejio.

Asko kosta zitzaidan Anjel zulo hartatik ateratzea baina behin aterata gero, zoragarria izan da. Noiz edo noiz pentsatu izan dut Silviari eskerrak eman beharko nizkiokeela nere bizimodu berriarengatik, baina urteetan sufriarazi didanaren ordain bat besterik ez da orain jasotzen ari naizena. Eta gainera, gure etxean, ez da Silviaren izenik aipatzen, Anjelek aspaldian debekatu zuen.