Testuak

Iturria: Euskaldunon Egunkaria


Hiesaren gaineko Nazioarteko XIV. Konferentzia

Hies gaitzaren jatorriari buruzko eztabaidarekin hasi zen Durbaneko bilkura. Gaitza ez omen da GIB birusaren ondorio, Hego Afrikako presidentearen ustez. HIESa Afrikak egun bizi duen azpigarapenaren ondorio zuzena dela esan zuen.


Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako botikariek lanuztea egingo dute

Espainiako Ministro Kontseiluak botiketan egiten den gastua murrizteko onartu duen dekretuaren kontra daude farmazilariak. Ondorioz, lanuzteak egingo dituzte gaur. Arabako botikariek, ordea, oraindik lanuzterik ez egitea ebatzi dute.


Baionako presondegia gainezka

Baionako presondegia egoera latzean dela adierazi du Frantziako Asanblea Nazionalak argitaratu duen inkesta batek. Presondegi guziak ikertu, eta Baionakoa ageri da Estatuko gainpopulatuena: 65 presorentzako lekua izan, baina 165 daude.