Pinturak, ordea, ez du makinaren jatorria ezkutatu, eta atzo ertzainek amaiera ipini zioten zumarragarrak ekintza arrakastatsu biribiltzeko egindako ahaleginari.
Ertzaintzak 23 urteko mutil gazte bat atxilotu du Zumarragan, obra batzuetan zerabilten dumper bat lapurtzeagatik.
Etxera eraman eta berehala, inork ezagut ez zezan, pintatu egin zuen makina, berez laranja kolorekoa.
Trenbidearen parean egiten ari ziren obra batzuetan ostu zuen.
Urdin-urdin utzi zuen eta baserriko lanetarako zerabilen.
Euskaldunon Egunkaria
1998-10-2