www.santurtzieus.com

2. HIZKUNTZ ESKAKIZUNA: ATARIKO PROBA

2002ko lehen eredua

 

1. Askotan galdetzen diot ……………. zergatik naizen hain beldurtia

a) neure buruarengan

b) neure buruari

c) neure buruagatik

d) neure burutik

2. Eman segida hitz zerrenda honi: alkatea, zinegotzia, batzordea, …………….

a) epaitegia.

b) abesbatza.

c) udalbatza.

d) biltegia.

3. Medikua etorri zitzaigunerako …………….

a) ustekabean zen.

b) ez ginen une batez ere geldituko.

c) odol azterketa egiten genuen.

d) beranduegi zen.

4. Eraman ……………. Andoniri nominak, haien zain dago eta!

a) iezaiozue

b) itzazu

c) iezazkiozu

d) itzazue

5. Norbaitek zure bulegoko atea jo du eta honela galdetu du: Pasa liteke? Zer erantzungo zenioke?

a) Eutsi horri!

b) Primeran, sartzeko!

c) Aurrera, beldurrik gabe!

d) Mila esker!

6. Hirira joan ……………. ez dugu elkar ikusi.

a) dela

b) denez geroztik

c) den

d) den orduko

7. Ez dakit zer egin diru gehiago …………….

a) oroitzeko.

b) aurrezteko.

c) apaintzeko.

d) atzeratzeko.

8. Bileraren ostean ……………. bazkaldu genuen eta arratsaldea ere halaxe igaro genuen.

a) elkarri

b) elkar

c) elkarrentzat

d) elkarrekin

9. Gaur ez naiz ikastarora joango. Zer erantzungo zenioke?

a) Aurrera, zurea da eta!

b) Hor konpon!

c) Zertan esanik ez!

d) Ezetz ba!

10. Eskubaloian bi taldeak berdinduta gelditu dira. Zein da PAREKOA?

a) Partida hogeita bina bukatu dute.

b) Partida hogeita binaka bukatu dute.

c) Partida hogeita biko bukatu dute.

d) Partida hogeita binan bukatu dute.

11. Karpeta berean beste dokumentu bat zabal …………….

a) zinatekete.

b) daitezke.

c) zenukete.

d) dezakezue.

12. Gure aitona ……………. da gaztetako istorioak kontatzen dizkigunean.

a) txapelduna

b) jokalaria

c) barregarria

d) ibiltaria

13. Zein dago ONDO?

a) Zer esan dizudala? Ba, ea nirekin etorri nahi duzun zinemara.

b) Zer esan dizudan? Ba, ea nirekin etorri nahi duzun zinemara.

c) Zer esan dizudala? Ba, ea nirekin etorri nahi duzu zinemara.

d) Zer esan dizudan? Ba, ea nirekin etorri nahi duzu zinemara.

14. Berak ondo egin bazuen, nik askoz ere hobeto. Zein da esaldi horren PAREKOA?

a) Berak eta neuk egin genuen ondoen.

b) Batak bestearekin egin genuen, nahiz eta nik askoz hobeto egin.

c) Biok egin genuen ondo, baina berak nik baino okerrago.

d) Nahiz eta onena izan, berak nik bezala egin zuen.

15. Posta garaiz …………….., ez ……………. kexarik adieraziko.

a) helduko bazitzaigun / genituzke

b) heldu balitzaigu/genukeen

c) helduko balitzaigu/genukeen

d) heldu izan balitzaigu/genituzke

16. Euri-zaparraden ondorioz ……………. izan dira Levante aldean, eta herri asko argirik gabe geratu da.

a) irabaziak

b) uholdeak

c) aterkiak

d) zorrak

17. Ahaleginak egin baditugu ere, ez dugu ezer lortu. Aukera ezazu PAREKOA.

a) Ahaleginak egin ditugunerako ez dugu ezer lortu.

b) Ahaleginak egin ditugunez gero, ez dugu ezer lortu.

c) Ez dugu ezer lortu ahaleginak egin ditugun arren.

d) Ez dugu ezer lortu ahaleginak egin ditugunetik.

18. Neka-neka eginda amaitu genuen! Zein da esaldi horren PAREKOA?

a) Atsedena hartu beharrean amaitu genuen.

b) Aspertuta amaitu genuen.

c) Oso goibel amaitu genuen.

d) Guztiz bustita amaitu genuen.

19. Obratan hasi baino lehen bulegoko ……………. atera zituzten.

a) bazterrak

b) ikusleak

c) altzariak

d) itzalak

20. Zein dago ONDO?

a) Mikelek badakizki bertsoak botatzen.

b) Gai guztiak ikasten lagunduko dizkizut.

c) Gauzak ondo egiten irakatsi didazu.

d) Marrazkiak egiten jarraitzen dituzu.

21. Bigarren solairuko auzokideak igogailuz igotzen dira beti; lehenengokoak, ordea, oinez igotzen ohitu dira. Zein da esaldi horren PAREKOA?

a) Bigarren solairukoak ez dira lehenengokoak bezala igotzen.

b) Lehenengo solairukoak gutxitan igotzen dira ohituragatik.

c) Lehenengo solairukoak oinez igotzen direnez, bigarrenekoak ere ohitu dira.

d) Lehenengokoez gain, bigarrenekoak ere igogailuz igotzen dira.

22. Egia esateko, lantokiko ……………. ez dut inolako konfiantzarik.

a) zenbaitengana

b) zenbaitengandik

c) zenbaitengan

d) zenbaitenganako

23. Gazteek ez diote euren buruari baino begiratzen. Oso ……………. omen dira.

a) berritsuak

b) buruargiak

c) burutsuak

d) berekoiak

24. Nire ustez, …………….

a) komeni da zabortegiak kontrolpean egon.

b) hondakin kantitatea ez dela arazo bakarra pentsatzen dut.

c) hondakinak bereizi egin behar direla.

d) asko dira kontrolik gabeko zabortegiak.

25. Gaurko egunkarian hainbat ……………. gai berdinak jorratzen dituzte.

a) iritzi-artikuluentzat

b) iritzi-artikuluk

c) iritzi-artikuluetan

d) iritzi-artikuluek

26. Jaialdi honetan jende gehiago balego, Markelek ez ……………. gu hain erraz ikusiko.

a) gaitezke

b) gintuzke

c) litzaiguke

d) liguke

27. Ez dakit zenbatek ……………. zuten taldea, baina asko ziren.

a) itzultzen

b) osatzen

c) luzatzen

d) jasotzen

28. Poltsa beltza ……………. ez dut aurkitu.

a) bat ere

b) besterik

c) erdi

d) gabe

29. Bere kabuz hasi da berriro frantsesa ikasten. Zer adierazten du azpimarratutakoak?

a) Beldurrez.

b) Inoren laguntzarik gabe.

c) Ondo prestatuta.

d) Pozik.

30. Etxean bazkaltzen dugunez gero, bazkaria bezperan prestatzen dut. Aukera ezazu PAREKOA.

a) Etxean bazkaltzen badut ere, bazkaria bezperan prestatzen dut.

b) Bazkaria bezperan prestatzeko etxean bazkaltzen dugu.

c) Bazkaria bezperan prestatzen dut, etxean bazkaltzen dugu eta.

d) Etxean bazkaltzen dugu, bazkaria bezperan prestatu arren.

31. Nire ……………. hobetu behar dudala esan dit irakasleak.

a) idazlaria

b) idazkera

c) idazkaria

d) idazkaritza

32. Gurasoak oporretan joan dira, eta seme-alaba ……………. betebehar bat eman diote.

a) berberari

b) berdinari

c) bakoitzari

d) bereari

33. Zerez ematen diote boxeolariek elkarri?

a) Orpoaz.

b) Kokotsaz.

c) Ukabilaz.

d) Orkatilaz.

34. Esaten dutenez, sorginak deabruak hartutako emakumeak ziren. Aukera ezazu PAREKOA.

a) Sorginak deabruak zein hartutako emakumeak ziren.

b) Sorginak deabruak hartutako emakumeak ote ziren.

c) Sorginak deabruak hartutako emakumeak omen ziren.

d) Sorginak deabruak hartutako emakumeak ahal ziren.

35. Oso ondo ……………. lana bihar bertan amaitzea.

a) dezakegu

b) liguke

c) legoke

d) ditzakegu

36. Gaixotasun askotan gaixoak adina zergati daudela ……………. dute ikerlariek.

a) laztandu

b) txalotu

c) frogatu

d) bihurtu

37. Ikasketak ……………, lanean hastea erabaki dut.

a) jarraitu ez ezik

b) jarraitu ahalean

c) jarraitu bezala

d) jarraitu beharrean

38. Nahi baduzu, Unairi bisita egitera joan ……………

a) ginateke

b) gintezke

c) genezake

d) genitzake

39. Zein dago ONDO?

a) Zenbat eta urduriago egon, orduan eta gutxiago egiten dut.

b) Hainbat eta urduriago egon, gero eta gutxiago egiten dut.

c) Gero eta urduriago egon, orduan eta gutxiago egiten dut.

d) Orduan eta urduriago egon, hainbat eta gutxiago egiten dut.

40. Ziri galanta sartu digu proba egin aurretik. Zer esan nahi du azpimarratutakoak?

a) Beldurra sartu digula.

b) Damutu egin zaigula.

c) Engainatu egin gaituela.

d) Animoak eman dizkigula.

41. …………… ez da horrelako eguraldi aldaketarik ikusi.

a) Historiaren zehar

b) Historiari zehar

c) Historian zehar

d) Historiaz zehar

42. Bazkalorduan laneko gorabeherez …………… beti.

a) dirau

b) dihardu

c) deritzo

d) dagokio

43. Lehenago, hogei urterekin ezkontzen ziren eta gaur egun, berriz, hogeita hamarrekin. Zein da PAREKOA?

a) Lehengo eta gaur eguneko gazteen artean aldea dago ezkontzeko adinean.

b) Lehenago gaur egun adina urte izaten zuten ezkontzen zirenean.

c) Oraingo gazteak lehenagokoak baino gazteago ezkontzen dira.

d) Lehengo gazteak behin ezkontzen ziren, hogei urterekin; oraingoak hogeita hamarrekin berriro    ezkontzen dira.

44. Zein hasiera emango zenioke eskutitzari?

a) Udaltzainburua jaun/andrea:

b) Udaltzainburua jaun/andre hori:

c) Jaun/andre udaltzainburua:

d) Udaltzainburu jaun/andrea:

45. Auzokoek etxetik alde egin dutela uste dugu. Zein da esaldi horren PAREKOA?

a) Auzokoak etxetik alde egiterakoan dabiltza.

b) Auzokoek etxetik alde egin dutelakoan gaude.

c) Auzokoak etxetik alde egindakoan daude.

d) Auzokoek etxetik alde egin dutenik gaude.

 

ERANTZUN ZUZENEN ORRIA

1. B 2. C 3. D 4. C 5. C
6. B 7. B 8. D 9. B 10. A
11. D 12. C 13. B 14. C 15. B
16. B 17. C 18. A 19. C 20. C
21. A 22. C 23. D 24. D 25. B
26. B 27. B 28. B 29. B 30. C
31. B 32. C 33. C 34. C 35. C
36. C 37. D 38. B 39. A 40. C
41. C 42. B 43. A 44. D 45. B

 

Sartu eusk@ltegira!